• 2016, abenduak 14
    Habitat: Utopia, Arkitektura Jardunaldiak

    Abenduaren 14tik 20ra Arkitektura ikasleek hartuko dute Zaldibia eta beraien betaurrekoetatik aztertuko dute gure herriaren iragana, oraina eta nola ez, etorkizuna. Herritarrek beraien lana gertutik ezagutzeko eta honen harira antolatu diren ekitaldi, hitzaldietan parte hartzeko aukera izango dugu. 

    EHUko Arkitektura Eskolak, Innsbruckeko Arkitektura Fakultateak, Udalbiltza eta Zaldibiako Udalaren arteko elkarlanaren lehen emaitza izango da Topagunea. Honen guztiaren akuilua Xotil Natke herritarra izan da, bera ere arkitektura ikasle den aldetik.

    Arkitektura eta herrigintza, geroz eta urrunago dauden bi esparru hauek batuko dira egunotan Zaldibian. Innsbruckeko eta Donostiako ikasleak, zaldibitarrekin batera, 5 egunez lanean arituko dira eta lehen emaitzak abenduaren 19an aurkeztuko dituzte.

    Egun hauetan zehar, Austriako ikasleak herritarren etxeetan eta eragile ezberdinek prestatutako otorduak janez egongo dira eta Kultur Etxe Zaharreko lehen solairua izango dute elkargune, lanerako eta egiten ari direna erakusgai jartzeko. 

    Horretaz gain, hainbat hitzaldi eta ekimen antolatu dira. 

    EGITARAUA:

    Abenduak 14

    12:00 -Innsbruckeko Ikasleen Iritsiera Zaldibiara.
    16:00 -EHUko Ikasleen ATLAS Erakusketa muntaia Kultur Etxe zaharrean.

    Abenduak 15

    10:00 -Interbentzioen kokatzea herriko puntu ezberdinetan.

    Abenduak 16

    18:00 -EHUko Ikasleen ATLAS erakusketaren aukezpen irekia Kultur Etxe zaharrean.
    19:00 -TrikiPoteoa Herrian zehar.

    22:30 -HERRIGINTZA Festa Antzokian. Dantzaldia, Ekitaldia, Kontzertuak: KOBAN eta HUNTZA.

    Abenduak 17

    9:00 -Atlas ezberdinen gurutzatzea.
    12:00 -Errelato berrien aurkezpena.
    16:00 -Akzio planak eta interbentzioen diseinua.

    Abenduak 18

    11:00 -Interbentzioaren gauzatze edo errepresentazioa (akzio urbanoa).
    18:00 -HiritikAt Kolektiboaren Hitzaldi irekia: Generoa, Elikadura, Etxebizitza.

    Abenduak 19

    17:00 -UIBK-Ikasleen Aurkezpen irekia antzokian.

    Badago zer hautatu, zer ikusi eta zer ikasia datozen egunotan gure herrian, beraz, herritarroi dei egiten dizuegu parte hartzeko.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
3
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
1617
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /