• 2019, urriak 26
    Hilerria txukuntzeko AUZOLAN deialdia larunbaterako

    Auzolanerako deia luzatu nahi dugu urriaren 26, larunbaterako. Zaldibiako hilerrian txukunketa lan orokorrak burutzea da helburua. Edonork burutu ahal dituen lanak egin asmo dira. Zaldibiako Udalak dei egiten die herritarrei auzolanean parte hartzera.

    Garbiketa, pintaketa, belar lanak burutuko dira gehien bat. Txukunketa lan orokorren beharrean da hilerria. Goizeko 9:00etan hilerrian bertan biltzeko deia luzatzen dugu. 

    Lanerako arropa egokia eta borondatea ekartzea besterik ez da behar. Gainerako tresneria Zaldibiako Udalak jarriko du.

    Hemen dituzue 2010eko maiatzaren 8 eta 14ean burutu zen auzolaneko irudi sorta.

     

    2010 Auzolana Zaldibiako hilerrian

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /