• 2020, martxoak 16
    Koordinazio mahaia martxan da

    Zaldibiako Udalak Koronabirusaren zabalpena ekiditeko erronkaren aurrean, Koordinazio Mahaia eratu du gaur goizean. Mahaiaren helburua egunez egun herrian sortuko diren egoerak identifikatu, hartu beharreko neurriak baloratu eta urratsak zehaztu eta koordinatzea izango da.

    Goizeko 9:00etan bildu da Koordinazio Mahaia, bere lehen lan-bileran. Zaldibiako Alkateak, Zerbitzu eta Ongizate arloko zinegotziak, Gizarte arloko teknikariak eta Aguazil-Zerbitzu-buruak osatzen dute.

    Orain arte hartutako neurrien errepasoa egin ondoren, bizi dugun egoerak Zaldibian sortu dituen eta sortuko dituen errealitateak izan dira hizpide, eta hainbat neurri aurreikusi dira egoera zaurgarrian dauden edo egon daitezkeen pertsonei laguntzeko.

    Koordinazio Mahaiak egunez egun egingo dio jarraipena egoerari eta bere eskura izango ditu, bai udal lagileen jarduna, baita oraindik irekita dagoen herritar boluntarioen poltsa ere.

    Herritarren desplazamenduari jarri zaizkion mugak, 15 egun baino gehiagokoak izan daitezkeela kontuan hartuta, are neurri zorrotzagoak ere etor daitezkeela jakitun, herritarren behar anitzei erantzuteko prestatzen joango da Koordinazio Mahaia.

     

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2020, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /