• 2020, martxoak 26
    Udal tramiteak, tasa, zergak eta hilerriari buruz hartutako erabakiak

    Covid-19aren testuinguru honetan, sortu den egoerari aurre egiteko arduraz  pertsonen segurtasuna bermatzeko eta krisialdi honek sortu daitezkeen kalte ekonomikoak herritarrei  ahal den neurrian arintzeko hainbat erabaki hartu ditu Zaldibiako Udalak Alkatearen dekretu bidez. Jarraian dituzue hartutako erabakiak:

    Udal-izapide guztiak etenda geratu dira eta Alarma-egoerak indarra galtzen duenean berrabiaraziko dira epeak, tartean kultur eta kirol taldeen diru-laguntzena. Hala ere, ziurtagiri digitala edukita, www.zaldibia.eus webgunean tramiteak elektronikoki egin daitezke.

    Hileta-agurrak COVID-19 birusaz kutsatzeko foku izan ez daitezen ere neurriak hartu dira. Honela, hildako hurbilekoen agurrak intimitaterik zorrotzenean egingo dira, eta hilerrian agur edo errespontsu labur bat baino ezin izango da egin, gehienez ere 15 pertsonarekin, eta zorrotz gordeta pertsonen arteko gutxieneko metro eta erdiko segurtasun-tartea.

    Era berean, COVID19-aren ondorioz hildako pertsonen kasuan, gorpua erraustea gomendatzen da. Ez erraustekotan, gorpua hilobiratu edo lurperatzerakoan lan hau burutuko duen langilearen segurtasuna bermatzeko, beilatokitik behar diren neurriak hartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.

    Azkenik, dekretu honek  udal zergak eta tasak ordaintzeko epeak etenda utzi ditu Alarma Egoera amaitu arte. Orduan jakinaraziko dira egutegi fiskaleko epe berriak eta alarma egoerak kaltetutakoei egingo zaizkien bonifikazio edota hobariak.

    Trakzio mekanikoko ibilgailuen zergari dagokionez, ordaintzeko borondatezko epean dago eta alarma egoera amaitzen denetik hilabetez luzatuko da ordainketa egiteko epea. Helbideratutako erreziboak kobratu dira agindua aurrez emana zegoelako, baina  Zaldibiako Udalak ordainketak zatikatu edo atzeratzeko malgutasuna izango du titularrek kontuhartzailetza sailean hala eskatzen badute.

    Ondasun higiezinen gaineko zerga (IBIa) borondatezko aldian ordaintzeko epea 2020ko abuztuaren 1etik 2020ko irailaren 15era atzeratu du Foru Aldundiak.  

    Zaldibian, 2020ko martxoaren 26an

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2020, apirila >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
 
3
 
4
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /