• 2017, urtarrilak 20
    Jainko Basatia antzezlana Zaldibian

    Datorren ostiralean, hilak  20, gaueko 10:30ean Zaldibiako antzokian, Aitziber Garmendia, Mkel Losada,  Andoni Agirregomezkorta, eta Tessa Andonegik, "Jainko Basatia" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute.

    Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.
    Ane, (Aitziber Garmendia) Alexen emaztea da eta banku baten egiten du lan. Emakume lasaia dirudi, baketsua, alkoholaren aparretan murgiltzen den arte. Alex (Mikel Losada) arrakasta handiko abokatu gaztea da, zintzoa, burlatia, zuzena eta mugikorrik izan ezean, galduta dabilen horietakoa. Manu (Andoni Agirregomezkorta) Veronikaren senarra da. Burdingilea, gizon lasaia eta emaztearen gonapean bizi dena, bileran zehar lehertzen den arte. Emaztearen kontra egingo du bere alderdi ilun eta arranguratsuak erakutsiz. Veronika (Tessa Andonegi) kultura handiko etxekoandre.

    • Eguna: 2017ko urtarrilak 20, ostirala
    • Ordua: 22:30
    • Lekua: Zaldibiako antzokia
    • Sarrerak: 10 €

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
3
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
1617
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /