• Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna Zaldibian

    Zaldibiako Udalak, herriko Aske emakume taldeak eta Gazte Asanbladak 2017. urteko Emakumeen Nazioarteko Egunerako honako egitaraua antolatu dute.  

    Martxoak 3, ostirala:

    • 18:30ean: EMOTIO taldearen kantu emanaldia, Zaldibiako antzokian.
    • Musika saioaren ondoren, Triki poteo + Bertsoak kalean zehar.
    • 22:30ean: “Sukaldetik Plazara" dokumentala + kafe tertulia, Karreane Kultur etxean. Azkeneko bi ekitaldi hauek Zaldibiako Aske taldeak eta Zaldibiako Gazte Asanbladak antolatuta.

    Martxoak 8, asteazkena:

    • 18:30ean: Pintxo + potea, musika eta bertsoz lagunduta. Herriko txistulariek girotuko duten kalejira honetan, Alaitz Sarasolak prestatutako bertsoak denon artean kantatuko ditugu,  Aloña Jauregik  gitarrarekin lagunduta.
    • 20:00etan: Etxekoandreei omenaldia, plazan.
    • 20:30ean: Afaria Zubi Buru elkartean. Txartelak herriko tabernetan salgai . Prezioa: 10€. Txartelak hartzeko azken eguna: martxoak 6, astelehena.
    • Ondoren kantu saioa.

    Martxoak 9, osteguna:

    • 17:00etan: "Autoestima emakumeentzat" tailerra, Emagin taldearen eskutik, Kultur Etxean. Zaldibiako Aske taldeak antolatuta.

    Martxoak 11, larunbata:

    • 10:00etan: Autodefentsa tailerra ZIORLAko kideen eskutik. Erasoen aurrean baliagarriak izan daitezkeen teknikak ikasteko aukera, adin guztietako herritarrei zuzenduta. Zaldibiako Aske taldeak antolatuta. 
Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, azaroa >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
  1
 
2
3
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
1617
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
   
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /