• Hainbat ekintza Iztuetaren jaiotzaren 250. urteurrena dela eta

    Azaroaren 16a eta 29a bitartean ekintza ugari izango dira Zaldibian. Egitaraua barruan ikusgai.

    • Erakusketak:

    Azaroaren 16tik 29ra, Karreane kultur etxean "Juan Ignazio IZTUETA":
    Astelehenetik ostiralera 17:00-19:30
    *Azaroak 18 (larunbata) eta azaroak 26 (igandea): 10:00-12:00

    • Hitzaldiak:

    Azaroaren 16an, osteguna, “Juan Ignazio Iztueta: bizarra urdina, baina txit arina”

    18:30 Zaldibiako Karreane kultur etxea

    • Hizlaria eta txistularia: Jose Ignazio Ansorena

    • Esku soinua: Aitor Furundarena

    • Dantzariak

    250 urte beteko dira azaroaren 29an Juan Ignazio Iztueta dantzari eta dantza maisua, bertsolari eta idazlea Zaldibian jaio zenetik. Zergatik erakartzen gaitu oraindik, askoren ustez bigarren mailako kontuetaz arduratu bazen ere? Bere obretan gure historiaren ispilu bizia agertzen delako, eta begirada zorrotz umoretsuz erakusten digulako bizitzak dantzatu egiten gaituela. Aire batean zein bestean, motel edo arin, patsadaz edo erritmo zoroan, bizitzak dantzatu egiten gaitu.

    Azaroaren 23an, osteguna, Iztuetaren garaia eta lanak
    18:30ean Karreane kultur etxean
    Hizlaria: Gerardo Elortza

    • Irakurketa ibiltaria

    Azaroaren 18an, larunbata, IZTUETAren testuen irakurketa ibiltaria
    12:00etan (90min.) --> IBILBIDEA: Muertza - Zubiondo/Zubiaurre - Plaza - Madalenane - Txamarretxe

    Ibilaldi honetan testuren bat irakurri nahi izanez gero, Iztuetaren urteurrenaren ospakizunetarako
    Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak sortutako lotura zaldibia.eus webgunean
    aurkituko duzue, eta bertan, puntu bakoitzean irakurriko diren testuak daude ikusgai.

    • DANTZA saioa

    Azaroaren 18an, larunbata, gaurko eta atzoko Zaldibiako dantzarien saioa.
    18:30ean Resti frontoian

    • Dantzen erakustaldia

    Azaroaren 26an, igandea, Iztuetak jasotako dantzen erakustaldia
    12:00etan plazan
    Parte hartzaileak: Donostiako Udal txistulari taldea, Zaldibiako txistulariak
    eta Gipuzkoako hainbat dantza taldeetako kideak

    • Omenaldiak

    Azaroaren 29an, asteazkena, Iztuetari omenaldiak
    Dantza Saio bereziak gipuzkoako herri ezberdinetan
    Zaldibian Iztueta dantza taldearen erakustaldia, 18:30ean Txamarretxe plazan.
    Dantzari, dantza talde eta dantza zale guztiek, Iztuetaren jaiotegunean, hura omentzeko
    aukera izango dute. Izan ere, azaroaren 29an, talde bakoitzak bere herrian, Iztuetak
    jasotako dantzen erakustaldia egingo du.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2017, abendua >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
    1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
10
 
11
 
12
 
13
14
 
15
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
 
31
 
       

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /