• Herri kirolak Zaldibian, igande honetan

    Igandean, hilak 10, eguerdiko 12etan hasita, 2017ko Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Kopako eta Gabon Harrijasotzaile Txapelketako final-erdi bana jokatuko da Resti pilotalekuan. Sarrerak bertan jarriko dira salgai 10 euroan.

    - Noiz: 2017ko abenduaren 10ean, eguerdiko 12etan.

    - Non: Zaldibiako Resti pilotalekuan

    • 2017 Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Kopa "Eusko Label saria"-ko final-erdia. Aurrez aurre:

                Iñaki Azurmendi (Gipuzkoako txapelduna)

                Ruben Saralegi edo Ugaitz Mugerza II (Elgetan, abenduaren 2an jokatuko duten kanporaketako irabazlea)

                Lana: 14 enbor bakoitzak (hamabi kanaerdiko eta bi 45eko)

    • 2017 Gabon Harrijasotzaile Txapelketako final-erdia. Aurrez aurre:

                Hodei Iruretagoiena "Izeta IV" (Aia)

                Beñat Telleria (Urnieta)

                Lana: 100 kiloko harriak (zilindro zaharra, kubikoa eta bola) 2' txandak.

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /