• 2019, martxoak 21
    Irakurri gozatu eta oparitu euskaraz

    Zaldibiako Udalak euskaltzaleen elkarteekin, beste 34 Udalekin, liburutegi publikoekin eta liburu dendekin batera, 13. urtez antolatu du aurten IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa. 2019ko martxoaren 18an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du.

    Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pausu erraz emanda parte hartu daiteke:

    •     Lehenengo pausoa irakurtzea da, euskaraz irakurtzea, alegia. Horretarako, herriko liburutegi publikora joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu ahal izango duzu.
    •     Liburua irakurri, liburutegira itzuli, eta fitxa erraz bat bete: zein izan den irakurritako liburua eta zer iritzi dugun. Fitxa hori beteta, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko.
    •     Azken pausua, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

    Liburutegian jasotako erosketa-txekeak, euskarazko beste edozein liburu  %35 merkeago erosteko  aukera  emango digu. Horrez gain, apirila eta maiatza bukaeran, liburutegi bakoitzean 30€ko  balioa duen txeke baten zozketa egingo da, hile horretan irakurle fitxa bete dutenen artean. Txeke berezi horrek, besteek bezala, euskarazko liburuak erosteko aukera emango du. Erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea  ekainaren 15era artekoa izango da.

    Informazio gehiago HEMEN.

Zaldibaiko herri ataritik ateratako ekitaldien agenda
<< 2019, ekaina >>
As. As. As. Ost. Ost. Lar. Ig.
     1
 
2
 
3
4
 
56
 
7
89
10
 
11
 
1213
14
 
15
 
16
 
17
1819
20
 
21
22
23
24
25
 
2627
 
28
29
 
30
 
       

>> Hurrengo ekitaldiak

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /