• Indarra Dolé Kallpa elkartearen eskertza

    Pasa den urriaren 27an, Itxaropen Puntadak proiektuaren barnean, tonbola antolatu zuen Indarra Dolé Kallpa elkarteak herriko plazan. Hainbat  talde eta eragileri eskerrak eman nahian, honako mezua helarazi nahi du (barruan ikusgai).

    2019ko urriaren 27an, “ITXAROPEN PUNTADAK” proiektuaren barnean, Indarra Dolé Kallpa elkarteak tonbola bat antolatu zuen, Ner Groupekin batera. Helburua Peruko Kusko herriko Juana  Aza etxean josteko tailerra jartzea zen, egoera ahulean dauden ama gazteek beren seme-alabekin aurrera egiteko aukera gehiago izan ditzaten.

    Antolatzaileek babes handia jaso zuten, eta tonbolak arrakasta ezinhobea izan zuen; izan ere, aldez aurretik bildutako lote guztiak (414) ireki ondorengo 2 ½ ordutan desagertu ziren. Saltzen jarritako tiket guztiak erosi zituen jendeak, kasu batzuetan tokatutako gauzak edo/eta diru bueltak utziz.

    Hori horrela, ezinbestekoa da era batera edo bestera ekintza solidario honetan parte hartu dutenen aipamena egitea.

    Gauza emaileak: Ner Groupeko langileak; Indarra, Dole, Kallpa elkarteko kideak; Kiskurgune; Eztigileak; Euskaber; Jaiak; Josepane; partikularrak.

    Antolatze lanetan lagundu dutenak: Ner Groupeko langileak; Indarra, Dole, Kallpa elkarteko kideak; partikularrak.

    Beste laguntzaile batzuk: Zaldibiako udala; Mondeju eguneko antolatzaileak; Antza; Goimen; beste batzuk.

    Aipamen berezia, ardiki eguneko merkatu txikian lortutako diru kopuruak “itxaropen puntadak” proiektuari emandako gazteei.

    Mila esker aurrekoei eta jarduera honen arrakasta ahalbideratu duten herritar eta kanpotar guztiei.

    “Elkartuta asko egindezakegu”

AZKEN IRUZKINAK

Boletina /