Astelehenetik aurrera, aurrez aurreko zerbitzua kultur etxean

Ekainaren 1etik astelehenetik aurrera, Zaldibiako kultur etxeak ateak irekiko ditu berriz eta herritarrek kultur etxeko hainbat zerbitzu eskura izango dituzte, aurrez telefonoz edo posta elektronikoz txanda hartuta. Informazio osoa jarraian.

Udaleko jendaurreko zerbitzua aste honetan berreskuratu ondoren, datorren astelehenetik Kultur Etxean ere martxan izango da.

Honako zerbitzuak jarriko dira martxan:

  • Liburuen mailegua eta itzulketa (bertan behera geratzen da etxez etxeko liburu banaketa)
  • Fotokopia, eskanerra
  • Ordenagailuak eta interneta
  • Kultur Zerbitzuetako tramiteak (telefono eta e-mail bidezko arreta lehenetsiko da, baina hala egin ezin diren kasuetan presentzialki egingo da)

Liburutegira etortzeko jarraitu beharreko pausuak: 

•    Txanda/zita hartu telefonoz edo emailez: 943 160 338 // e-posta: kulturetxea@zaldibia.eus
•    ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 17:00etara. Ostiralean: 8:30etik 15:30era

Txandara etortzeko honakoa eskatuko da:

•    Etxetik eskuak garbituta etortzea eta maskarillarekin. 
•    Adostutako ordurako puntual etortzea eta Karreaneko sarreran itxarotea kultur langileak atea ireki arte.