Igande honetan, maiatzak 21, ospatzen da Kultur Aniztasunaren Mundu Eguna. Gure herrian elkarbizitzen eta nahasten diren kultura ezberdinetako herritarrek Zaldibiari ematen dioten aberastasunaren garrantzia azpimarratzeko eguna, beraz. Jatorri ezberdinak ditugu zaldibitarrok, aniztasuna gure kultura eta herri nortasunaren bidaide dugu.
Gehiago
Larunbatean egin zen azken hilabeteetan Zaldibira etorritako herritar berriei ongi etorria emateko saioa. Itsasondotik, Kolonbiatik, Bilbotik edo amaren sabeletik herrira etorri zaizkigun kide berriak ditugu gure artean eta herri-harrera martxan da etorri berriei esku bat bota eta herritarren arteko saretzea bultzatzeko.
Gehiago
Goizeko 11:00etan hasiko da Ongi-Etorria udaletxean. Azken hilabeteetan herrian erroldatu diren guztiak dira gonbidatuak, eta udalak eta herriko eragileek ongi-etorria egingo diete.
Gehiago
Azken urteetan Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak antolatutako ekimenak arrakasta izan duela iritzita, hirugarren urtez ere aurrera eramatea erabaki dugu. Aurtengoa martxoaren 11n izango da, larunbata, 10:30ean hasi eta denek amaitu arte iraungo du. Izen ematea irekita dago, eta hiru modalitatetan eman daiteke, korrika, oinez edo ibilbide egokituan, albiste honetako formularioaren bidez edo Karreane Kultur etxean. Jarraian informazio guztia..
Gehiago
Otsailaren 20an, inauteri astelehena, puzgarriak izango dira goiz eta arratsaldez herriko haur eta gaztetxoen gozamenerako, eguraldi ona bada plazan, eta bestela Restin.
Gehiago
Zaldibiako Udala “Harrera protokolo integrala” proiektuan murgilduta dago, helburua Zaldibiara bizitzera datozen herritarrei ahalik eta harrera egokiena egin eta herritarren arteko saretzean eragitea izanik. Proiektuaren baitan, herriko elkarte eta eragileei formakuntza aukera eskainiko zaie, baita gaian bereziki interesa duten herritar norbanakoei ere. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Urtarrilaren 24an, asteartean, iluntzeko 18:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, Zaldibiako Udalak ondorengo adierazpenak plazaratu ditu. Arratsaldeko 20:00etan Mugimendu Feministak deitutako elkarretaratzea egingo da plazan eta bertara batu da Udala ere. Herritarrei parte hartzeko deia egin die.
Gehiago
Gaurko eta etorkizuneko erronkei buruz hitz egiteko bilera Emagin ikerketa eta dokumentazio zentro feministako kideekin.
Gehiago
Azaroaren 3an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz iaz sortutako proiektua martxan da berriz. Ikasturte honetan DBH1, DBH2 eta DBH3n dabiltzan gaztetxoei dago zuzendua, bertan aktiboki parte hartuko dutelarik, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Proiektuaren aldi berri honek azaroa eta apirila bitarte iraungo du. Atzo zabaldu zen izen-ematea eta azaroaren 4ra arte egongo da horretarako aukera. Barruan duzue informazio guztia. Animatu!
Gehiago
Gure arbasoek, batez ere emakumeek, bazekiten nola sortu euren zaintzarako nahiz etxerako behar zituzten produktuak eta zorionez, jakintza hori ez da galdu. Aiora Urbieta Eizagirrek gidaturiko aurreneko tailerrean xaboiak egiten ikasi bagenuen, bigarrenean usain, kolore eta tamaina ezberdinetako intsentsuak eta kandelak egingo ditugu. Noiz? Urriaren 21ean, ostiralean, 17:00 eta 19:00ak bitartean, Zubi-Buru elkartean. Urriaren 20rako eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio guztia barruan ikusgai.
Gehiago