Gaztetxoek herriarekiko eta euren artean duten lotura indartzeko asmoz sortutako dinamikaren edizio berriari, bihar, ostirala, emango zaio hasiera. Ikasturte honetan 2008an, 2009an eta 2010ean jaiotako gaztetxoak izango dira protagonista, asteburutan elkartu eta ekintza ezberdinak egingo dituztelarik. Bi aurkezpen bilera egingo dira udaletxeko beheko gelan: 17:30ean lehena, batez ere 2010ean jaiotako gaztetxoei ongietorria egin eta dinamika azaltzeko, eta 18:00etan bigarrena, hauen familiei zuzendua.
Gehiago
Zaldibia 2020an egin zen Herri Hezitzaileen sareko kide. Oinherriren ibilbidea, ordea, duela 10 urte hasi zen. Urteurrena ospatzeko topaketa eta festa antolatu da Garaion, eta herritarrei deialdia zabaltzeaz gain, hitzarmena berritu eta ikasturte honetako erronkez hitz egiteko elkartu gara Maite Azpiazu hezitzailearekin.
Gehiago
Amelia Barquin eta Karmele Perez hizkuntza eta komunikazioan adituek, hitzaldi-solasaldia eskainiko dute aurten ere. Irakasle, familia eta bertaratu nahi duten herritarrei irekia izango da eta modu arin eta gertukoan azalduko digute Zaldibian egiten ari garen lanaren kokapena eta garrantzia, baita denon artean adosten goazen formatuak ere. Saio hau bereziki gomendagarria da aurreko urtean izan ez ziren familientzat, baita eskolan hasi berri diren irakasle eta ikasle berrien familientzat ere. Hitzaldia euskaraz izango da eta ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelerara.
Gehiago
Gure arbasoek, batez ere emakumeek, bazekiten nola sortu euren zaintzarako nahiz etxerako behar zituzten produktuak eta zorionez, jakintza hori ez da galdu. Bi tailerrez osaturiko ikastaro honetan, etxeko egunerokotasunean erabiltzen ditugun zenbait produktu modu ekologikoan egiten ikasiko dugu Aiora Urbieta Eizagirreren gidaritzapean. Lehenengo tailerra irailaren 23an, 17:00-19:00 bitartean egingo da Karreaneko beheko aretoan. Bertan gorputz eta aurpegirako oinarrizko xaboi bana egiten ikasiko dugu. Irailaren 21a baino lehen eman behar da izena, 10€ ordainduta. Informazio guztia barruan ikusgai.
Gehiago
Proiektu hau Eskolako kanpo espazioa jorratzeko batzorde mistoan landu da ikasturte honetan zehar eta aurre ikusi bezala prest dago eremu berria. Udalak diruz lagundu du proiektua jolas eremu publikoa izateko baldintzapean. Xehetasun guztiak jarraian.
Gehiago
Eskola aurrean jolas- hezkuntza eremu berri bat egiteko lanak hasi dira aste honetan. Proiektu hau Eskolako kanpo espazioa jorratzeko batzorde mistoan landu da ikasturte honetan zehar eta irailerako prest izango da eremu berria. Udalak diruz lagundu du proiektua jolas eremu publikoa izateko baldintzapean. Xehetasun guztiak jarraian.
Gehiago
Gizartean dauden orientazio afektibo, sexual eta genero identitate guztiak harrotasunez aldarrikatu eta bistaratzeko mezua partekatzeko eguna da gaur, baina baita denon arteko elkarbizitza, errespetua, aniztasuna eta Giza Eskubideak sustatu behar ditugula adieraztekoa ere.
Hona hemen gure hausnarketa:
Gehiago
Jatorri anitzetako herritar andana bildu zen HIZKUNTZAK ERRAIETAN dokumentalaren aurkepenera. Lardizabal Herri eskolak, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak, Etxekonekok elkarbizitza Elkarteak, Zaldibiako Udalak eta UEMA-k sustatutako dokumentala hemen duzue ikusgai. Gainera hainbat hizkuntzetan azpititulatua plazaratu da. Hemen dituzue aurkezpeneko irudiak.
Gehiago
Erakusketa Karreanen egongo da maitzaren 23tik ekainaren 10era bitartean. Lan honetan Covid-19 testuinguruan emakumeek bizi izan duten errealitatea eta estrategak jasotzen dira, bereziki indarkeria matxista eta zaintza lanak ardatz hartuta.
Gairen inguruko tertulia-merienda egingo dugu ekainaren 1ean, 19:00an Karreanen.
Gehiago
Maiatzaren 26an, ostegunean, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Lan bilera udaletxeko pleno aretoan izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago
Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei zuzendutako ohiko Udako Jarduerak berreskuratuko dira, herrian bertan euskarazko aisialdia sustatzea helburu dutenak. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna maiatzaren 5a, osteguna, izango da.
Gehiago
Mendi-Ondoko errotondan eta Larraiztik behera Ostadar etxearen parean seinale berriak jarri dira, Zaldibiara ongi etorria emanez. Horrekin batera adierazten da Euskal Herrian gaudela, euskaraz bizi garela eta ez dugula eraso sexistarik onartzen. Horrez gain, Olakosain eta Arkakan ere jarri dira ohartarazpen kartel berriak.
Gehiago