Herriko 11-15 urte arteko gaztetxoak protagonista izango diren prozesu bat abiarazi dugu, Oinherri Sarearekin eta Emun aholkularitzarekin batera. Jarraian informazio osoa eta izena emateko aukera.
Gehiago
Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Aurtengo udako oporretan, herriko haur eta gaztetxoei urteroko Udako Jardueretan parte hartzeko aukera eman nahi diegu. Parte hartu nahi duenak, jarraian ageri den informazioa irakurri, eskuz jaso duzuen edo hemen bertan deskargatu dezakezuen izen-emate orria bete eta Kultur Etxera eraman behar du. Izena ematea irekita dago eta azken eguna apirilaren 30a, ostirala, izango da.
Gehiago
Martxoak 28 IGANDEA, 18:00etan herri antzokian LUZE EDO MOTZ ikuskizuna izango da Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileen eskutik.Izen emateak HEMEN edo Karrerane kultur etxean.
Gehiago
Martxoak 26 OSTIRALA, 16:30ean herri antzokian NERABEAK BERDINTASUNEAN ERAGITEN talde formazio mixtoaren 1.saioa egingo da Emaginekin, 13-16 urtekoentzat herritarrentzat.
Gehiago
Martxoak 18 OSTEGUNA, 17:30ean herri antzokian HILEROKO ZIKLOAN MURGILTZEN hitzaldia izango da Veronika Satrustegi "Marigorrirekin".
Hitzaldira bertaratzeko IZENA EMAN behar da Karreanen edo azpian dituzun laukiak betez, AFOROA MUGATUA baita.
Gehiago
Berdintasun lan-arloan landu eta herriko eragile ezberdinei helarazitako adierazpen bateratua irakurri zen atzo iluntzean, Emakumeen Egunaren harira plazan egin zen elkarretaratzean. Jarraian irakurri dezakezu adierazpena, atxikitutako eragileen zerrenda, eta Martxoaren 8aren inguruan datozen egunetan egongo diren ekitaldiak.
Gehiago
Martxoak 8rako egitarau zabala antolatu dugu eta Zaldibiako emakume* guztiei ekimen hauetan parte hartzeko deia egiten diegu. Saretzea, antolatzea eta borrokatzea dagokigu, bizitzak erdigunean jarriko dituen herria gaurdanik eraiki behar dugulako. Hemen badelako indar bat, badelako herri bat. Esan beharrik gabe doa osasun egoerak eskatutako neurri guztiak hartuko direla ekimen guzti hauetan.
Gehiago
2021eko martxoaren 5etik 8ra ospatuko da aurtengo lilatoi lasterketa birtuala. Aurreko urtean Zaldibian izan zuen arrakasta ikusi eta gero, aurtengoan lasterketa herrikoia egin nahi da martxoaren 7an , egoerak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak bermatuz noski. Hemen duzue informazioa eta izen emateko aukera.
Gehiago
EGUNA: ABENDUAK 22 ASTEARTEA
ORDUA: 17:30ean
LEKUA: KARREANE kultur etxean
Gehiago
EGUNA: ABENDUAK 20 IGANDEA
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: Doan
Gehiago
Azaroak 25 Emakumeen* kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko da. Egun honetan, urte guztian zehar emakumeek* pairatzen dituzten indarkeria mota guztiak salatzen dira, eta honekin amaitu behar dela aldarrikatzen da. Zaldibiako Udalak eta Aske talde feministak hainbat salaketa, kontzientziazio eta sentsibilizazio ekintza antolatu ditugu elkarlanean. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago