Ernaitza baserrira doan bidea txukunduta geratu da

Amaitu dira Ernaitza bideko konponketa lanak. Urak hartuta eta bidean zeuden zuloak konponduta neguak erakutsiko digu egindako lanak nahikoa izango ote diren bideari eusteko.
Gehiago

Ernaitzara baserrira doan bidean konponketak

Berriro Ernaitza bidean izandako lur mugimenduek, bidean eragindako kalteak konpontzeko lanak martxan dira. Hori dela eta hurrungo egunetan autoen joan etorria ahal den neurrian gutxitzeko eskaera luzatzen dugu Udaletik.
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: konposta banaketa, Zaldibi plazara! hitzaldia  eta Luze edo Motz ikuskizuna. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 
Gehiago

Hitzaldi zikloa: ZALDIBI, PLAZARA! – Herriko plaza, egindako bidea eta datorrena

Maiatzak 19, asteazkena, 18:30ean Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Hiritik At-ekoen eskutik iaz burutu zen prozesuaren ondorioak plazaratzeaz gainera, plazan aurten aurreikusten diren lanak eta espazio publikoaren burujabetzaren baitan aurrera begirako asmoak izango dira hizpide saio honetan. 
Gehiago

Hirigintza batzordeko bilera astelehenean

Datorren astelehenean, apirilak 19, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera Karreane Kultur Etxean. Une honetan esku artean ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide ohiko moduan, baita 2021ean zehar egin asmo diren lanen egoerak eta aurreikuspenak ere.
Gehiago

Hirigintza batzordeko bilera astelehenean

Datorren astelehenean, urtarrilak 18, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera Karreane Kultur Etxean. 2020an egindakoen errepasoaz gain, une honetan esku artean ditugun gai eta eskaerak izango dira hizpide, baita 2021erako aurreikuspenak ere.
Gehiago

Hirigintza batzordeko bilera

Datorren astelehenean, uztailak 27, iluntzeko 18:45ean egingo da hirigintza batzordeko bilera Udaletxeko batzar aretoan. Bi gai zehatz landuko dira: Olaetako Agroaldea eta Bilore.
Gehiago

Hirigintza batzordeko bilera

Hirigintza Batzordeko bilera egingo da, ekainaren 29an, ASTELEHENA, arratsaldeko 18:30ean. Presentzialki izango da eta Udaletxeko arkupean elkartuko gara, gero bilera lekura mugitzeko. Bertaratuko direnei musukoa ekartzea eskatzen diegu.
Gehiago

Hirigintza batzordeko bilera

Bi hilabeteko etenaren ondoren, modu telematikoan bada ere, Hirigintza Batzordeko bilera egingo da, maiatzaren 25ean, ASTELEHENA, arratsaldeko 18:30ean.
Gehiago