2023ko Larre kanpaina

Urtero bezala, herri lurretako larreak antolatzeko garaia badator eta Igiruako larreetarako izen ematea zabaldu da. Izena emateko dagokion inprimakia bete eta udaletxean aurkeztu behar da, nekazaritza ustiategiaren txartelarekin batera, ABENDUAREN 23a baino lehen. Informazio osoa udaleko harreran edota telefonoan. 
Gehiago

Zure platerean hasten da mundua

Lardizabal Herri Eskolaren eta Zaldibiako Udalaren eskutik, “Zure platerean hasten da mundua” proiektua herritarrei zabalduko zaie. Eskolako LH 1, 2 eta 3 mailetako ikasleek unitate didaktikoa landuko dute  aste honetan, eta asteazkenean, azaroaren 30ean, dokumentala herritar guztientzat ikusgai izango da, 18:30ean udaletxeko herri aretoan.
Gehiago

Gaur iluntzetik aurrera irekita izango da Olaldetik Mirandarako bidea, konponketa lanak amaituta

Urriaren 4an hasi ziren Olaldetik Miranda baserrira arteko bidea konpontzeko lanak eta gaur izango dute amaiera, bidea erabilgarri geratuko delarik gaur iluntzetik aurrera. 
Gehiago

2022ko nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa

Azaroaren 17ra bitarte, Goierriko hainbat puntutan ikuskapen unitate mobila egongo da bertako zein inguruetako baserritarrentzat, eta traktore edo nekazal lan-tresnei IAT (Ibilgailuen Azterketa Teknikoa - ITV) pasatzeko aukera eskainiko du. Zaldibiakoa Goizaneko aparkalekuan izango da azaroaren 17an. Txanda hartzeko, 943 62 63 00 telefonora deitu behar da (Irungo IAT). Jarraian informazio guztia.
Gehiago

Esleitu dira udaletxeko teilatuan eguzki-plakak jartzeko lanak

Iaz haurreskolako plaken instalazioa egin ondoren, 2022an udaletxeko teilatuari heltzea aurreikusi zen. Udaberrian proiektua aztertu eta idatzi zuen Goiener Taldeak eta udaran deialdi irekia egin ondoren, ebatzi da nork egingo dituen lanak. 20 kWko instalazioa (56 plaka) jarriko dira teilatuko hegal batean eta bertan sortutako energia autokontsumo-partekatu sistemaren bidez Udaletxeko, Beti Gazte tabernako eta Itoitz Etxeko (Mediku-etxe-gaztetxea) hornidurarako erabiliko da. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Datorren asteazkenean, uztailak 27, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 
Gehiago

Herri bideen inbentarioa: aurkezpenerako deialdia

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapen udal lan-arloko bileretan landu ondoren, 2022rako helburutzat hartu zen herriko bideen inbentarioa egiteko prozesua egitea. Lanak hasi aurretik, azalpen eta aurkezpenerako batzarra antolatu da, EKAINAREN 15ean, ASTEAZKENA, iluntzean Udaletxean.
Gehiago

Bazkaria baserritarren egunaren harira

Maiatzaren 15ean, igandean, bazkaria antolatu da Illati tabernan, arratsaldeko 14:00etan hasita. Bazkarirako txartelak Illatin bertan lortu daitezke 28 euroren truke. Txartela eskuratzeko azken eguna maiatzaren 12a, osteguna, izango da.
Gehiago

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Bihar asteazkena, maiatzak 4, iluntzeko 19:00etan izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 
Gehiago