Ongi etorri seinale berriak herri-guneko sarreretan

Mendi-Ondoko errotondan eta Larraiztik behera Ostadar etxearen parean seinale berriak jarri dira, Zaldibiara ongi etorria emanez. Horrekin batera adierazten da Euskal Herrian gaudela, euskaraz bizi garela eta ez dugula eraso sexistarik onartzen. Horrez gain, Olakosain eta Arkakan ere jarri dira ohartarazpen kartel berriak. 
Gehiago

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Datorren ostegunean, urtarrilak 20, iluntzeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 
Gehiago

Baso habitatak lehengoratzeko proiektua aurrera doa

Igirua herri-mendian (Gazteluko magalean) kokaturiko mugarratutako zuhaitzen iraunkortasuna sustatzeko lanak egin dira azken egunetan. Inguruan zituzten zuhaitz exotikoak botaz zuhaitz mugarratuen osasun-egoera hobetu nahi da. Zuhaitz hauek, ondare kultural handia izateaz gain, biodibertsitatearentzat ere balio berezia dute.
Gehiago

Igirua - Herrimendiko itxitura konpontzeko auzolan deialdia

Ingurumena, landa garapena eta lehen sektoreko lan arlotik AUZOLAN DEIALDIA luzatu da ostegun, ostiral eta larunbaterako. Goizeko 9:00etan Olakosain biltzeko deia egiten da. Igirua-Herrimendiko erdiko itxitura konpontzeko lanak egingo dira
Gehiago

Ingurumen, Lehen Sektore eta Landa Garapeneko lan-arlo deialdia

Datorren ostegunean, maiatzak 27, iluntzeko 19:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Karreane Kultur Etxean izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak. 
Gehiago

Zaldibian, Udaberria loretan: aste honetako ekintza sorta

Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: konposta banaketa, Zaldibi plazara! hitzaldia  eta Luze edo Motz ikuskizuna. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere. 
Gehiago

Hitzaldi zikloa: EUKALIPTUA GURE INGURUNEAN

Maiatzak 12, asteazkena, 18:30etan Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Arturo Elosegi katedraduna izango dugu Zaldibian Eukaliptuari eta bere eraginei buruzko ikerketaren ondorioak azaltzen, baita bertaratuen zalantzak argitzen ere.
Gehiago

Ausa-Gaztelurako bidea konpontzeko lanak abian bihartik aurrera

Olakosaroitik Ausa-Gaztelu lepoko txaboletara dagoen bidean, konponketa lanak egingo dira datozen egunetan. Denborak eta urak bidean sortu dituzten zuloak bete eta urak hartzeko erretenak egingo dira hainbat puntutan. Lanek 2-3 aste irautea aurreikusten da bihartik hasita.
Gehiago

Udaberrian, Eraiki Herria - hitzaldi zikloa maiatzean

Maiatzean, lau asteazken eta lau arlo lotuko ditu hitzaldi sortak. Guztiak 18:30etik 20:00ak bitarte izango dira Herri Antzokian, eta izena eman behar da Karreraenen edo bai webgune honetan bertan. Oinarri berbera dute hitzaldi zikloan bildu ditugun proiektu guztiek: burujabetza. Tartean dira, telekomunikazio burujabetza (Izarkom), Baso politika eta Ingurumena (Eukaliptoaren ondorioak), espazio burujabetza (Hiritik At) eta Energia (Goiener). Jarraitu irakurtzen.
Gehiago