Harri minak antzezlana Zaldibian

Irailaren 30ean, ostiralean, gaueko 22:30ean izango da Antzokian. Bonbon Beltz taldeko Dominika Rekaltek eta Josune Gorosteguik harrien eta herrien minei buruz hitz egingo digute, umorea erabiliz. Sarrerak 5 euroan jarriko dira bertan salgai.
Gehiago

Ariketa fisikoa eta osasuna: 2022-2023 ikasturtea

Herriko festen ondoren hasiera emango zaie aurtengo kurtso osoko kirol ikastaroei eta jarraian aurki dezakezu urriaren 4a bitarte izen ematea irekita duten kurtsoei buruzko informazioa.
Gehiago

Olaldeko zirkuitua: saio gidatua ostiralean

Olaldeko zirkuituan jarrita dauden makinen erabilerari buruzko saio gidatua egingo da (momentuz saio bakarra), irailaren 23an, OSTIRALA, 11:00etan, Olaldeko parkearen sarreran elkartuta. Herritar ugarik erabiltzen dute Olaldeko osasun zirkuitua eta makinak egoki erabiltzeko eta bestelako gomendioak jasotzeko aukera izango da profesional batek gidatuko duen saio honetan. Prezioa: dohainik eta ez dago izena eman beharrik, bertaratzea nahikoa izango da.
Gehiago

Euskara ikasteko ikastaroak, urritik aurrera Zaldibian

Bi ikastaro mota izango dira: bata oinarrizko euskara ikasteko, astearte eta ostegunetan 14:15etik 15:45era. Bestea, ordea, A1 mailakoa, astelehen, asteazken eta ostiraletan 14:45etik 15:45era. Ikastaroak doan izango dira zaldibiarrentzako eta zabalik dago jada izen-emate epea. Izena Karreane kultur etxean edo 943160338 zenbakira deituta eman daiteke, irailaren 23a baino lehen.
Gehiago

Zaldibiko festak ate joka

Bertan dira urruti ziruditen herriko festak. Ekainean hasi genituen jaiak diseinatu eta antolatzeko lan-saio irekiak eta pasa den asteazkenean eman zitzaion itxiera prozesuari. Laster zabalduko da egitaraua, baina hemen xehetasun batzuk aurrerapen gisa.
Gehiago

HITZALDIA: euskara, kulturartekotasuna, komunikazioa

Amelia Barquin eta Karmele Perez hizkuntza eta komunikazioan adituek, hitzaldi-solasaldia eskainiko dute aurten ere.  Irakasle, familia eta bertaratu nahi duten herritarrei irekia izango da eta modu arin eta gertukoan azalduko digute Zaldibian egiten ari garen lanaren kokapena eta garrantzia, baita denon artean adosten goazen formatuak ere. Saio hau bereziki gomendagarria da aurreko urtean izan ez ziren familientzat, baita eskolan hasi berri diren irakasle eta ikasle berrien familientzat ere. Hitzaldia euskaraz izango da eta ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelerara. 
Gehiago

HERRIKO FESTAK 2022: Hirugarren eta azken bilera, asteazkenean

Irailaren 14an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean Antzokian izango da festak antolatu eta diseinatzeko 3. saioa. Oraingo honetan egitarauaren eta festa gunearen berri emango da, eta protokolo feminista azalduko da.
Gehiago

Kultur etxea itxita egongo da abuztuan

Ostiral honetan, hilak 29, zabalik egongo da goizeko 8:30etik 15:30era, eta ondoren ateak itxiko ditu irailaren 1era arte. Oraindik garaiz zabiltzate abuzturako libururen batzuk hartzeko.
Gehiago

HERRIKO FESTAK 2022: bigarren bilera burututa, hirugarrena irailean

Joan den asteazkenean, hilaren 13an, egin zen Zaldibiko jaien diseinu eta antolakuntzarako bigarren entzute-saioa. Aurrenekoan bezala, herritar ugari bildu zen antzokian. Bai herriko talde, eragile edo elkarteetako ordezkari moduan, baita norbanako gisa ere. Hirugarren eta azken bilera irailaren 14an izango da, 18:30ean antzokian bertan.
Gehiago

UEMAren ‘Bertatik Bertara’ kanpainarekin bat egin du Zaldibiako Udalak

Udan udalerri euskaldunak bisitatuko dituztenak zein horiekin harremana izango duten zerbitzuen sektoreko kideak euskara aintzat hartzera deitu ditu mankomunitateak. Herriko jatetxe eta tabernentzako mahai gainekoak banatu ditu udalak.
Gehiago

Haurren San Ferminak eta ur jolasak iruditan

Uztailaren 6an, Iruñean edo Lesakan bezalaxe, Udako jardueren barruan Zaldibiako txikienek San Ferminak ospatu zituzten. Aurtengoan, eguraldia tarteko, Resti pilotalekuan. Bestalde, izan ditugun egun bero hauei aurre egiteko, plan ezin hobea izan zuten asteazkenean: ur jolasak. Barruan dituzue argazkiak ikusgai.
Gehiago