ZALDIBIAKO
udala

Udal liburutegia irekita egongo da uztailaren 30era arte, aurrez txanda hartu beharrik gabe

Goizeko ordutegian egongo da zabalik, 9:00etatik 15:00etara. Derrigorrezkoa da sartu aurretik maskarilla jartzea eta sarrerako aparagailuan eskuak garbitzea. Irakurleek ezingo dituzte apaletako liburuak ukitu, baina bai liburuak etxera eraman edo etxean dituztenak itzuli. Ordenagailuak erabilgarri daude, eta liburutegiko mahaietan launa pertsona eser daitezke gehienez. Zalantzarik izanez gero, deitu 943160338 zenbakira.
Gehiago

Musika eskolako ikasleek online eskainitako kurtso amaierako kontzertua, ikusgai

Urtero legez, musika eskolako ikasleek kurtso amaierako kontzertua eskaini dute. Aurtengoa berezia izan da, internet bidez bakarrik ikusi eta entzun ahal izan baitugu. Sarera igo dute, guztion eskura egon dadin.
Gehiago

UDA BIZIA! Matraka ma non tropo ikuskizuna

Uztailak 6 astelehena, 10:30ean:LH 1. eta LH 2. mailakoentzat, 11:30ean: HH 4 eta 5 urteko gelako haurrentzat. Euria bada Resti pilotalekuan.
Gehiago

UDA BIZIA! BASO BIZI tailerra

Uztailak 6 astelehena, 11:00etan Parke botanikoan, HH 2 eta 3 urteko gelako haurrentzat. Euria bada ere bai, ekarri xira, aterki eta katiuskak!
Gehiago

Martxan da ZALDIBIAN, UDA BIZIA! egitaraua

Atzo, uztailak 1, Urpekakariak bertso-antzerkia izan genuen. Gaur, berriz, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria. Bi ekintzetako zenbait argazki eta uztailaren 24ra bitarteko taldekako egitaraua, barruan duzue ikusgai.
Gehiago

UDA BIZIA! Musika saioa, musika eskolako kideen eskutik

Uztailak 3 ostirala, 11:00etan: Gorputz-perkusioa tailerra LH 3. mailatik 6.maila bitartekoentzat eta 12:00etan: Musika Eskolako kideen musika saioa.
Gehiago

UDA BIZIA! Urpekakariak bertso antzerkia

Zaldibian, UDAL BIZIA! egitarauaren baitan, Parke botanikoan 11etan LH 3.mailatik 6.maila bitartekoentzat eta DBH 1. eta 2. mailakoentzat zuzenduriko ikuskizuna.
Gehiago

Atzeratu egin behar izan dugu, "Aralar, mundua leku den lurra" irakurraldi musikatua

Atzo izan genuen eguraldi nahasiak eraginda, irakurraldi musikatua datorren astera atzeratzea erabaki genuen. Gure eskerrona adierazi nahi diegu Idurre Eskisabel, Lorea Agirre eta Pello Ramirezi, ekitaldi honek eskatzen duen baldintza egokienen zain itxaroteko agertutako prestutasunagatik. Data berria zehaztu orduko plazaratuko dugu.
Gehiago

Zaldibiako Udalak eta UEMAk “Bertatik Bertara” kanpaina abiarazi dute

Udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusaraztea eta aldarrikatzea du helburu kanpainak eta aurten, inoiz baino gehiago gure bazterrak ezagutzeko aukera egingo dutenez askok, gure herriko altxorra den euskara mahai gainean jarriko da, herriko tabernarien laguntzaz.
Gehiago