ZALDIBIAKO
udala

"Aralar, mundua leku den lurra" liburuaren irakurraldi musikatua ostegunean

Alarma egoerari amaiera eman zaionetik lehen kultur ekitaldia izango da ostegunekoa. Hala ere, nola ez, ekitaldiaren ezaugarriek eta erabiliko diren jarraibideek osasun irizpideak betetzeko bermea emango dute. Hilaren hasieran argitaratu zen Zaldibiako Udalak ere lagundu duen liburua, izen bereko dokumentalean oinarritua. Parke Botanikoan izango da emanaldia, 19:00etan hasita eta testuaren egile diren Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre idazleen parte hartzearekin, Pello Ramirezek musikaz lagundua.
Gehiago

Zaldibian UDA BIZIA! Haur eta gaztetxoentzako egitaraua

Uztailaren 1etik 24ra, hainbat ekitaldi antolatu ditu Zaldibiako Udalak herriko hainbat talde eta eragilerekin elkarlanean. Hemen duzue informazio osoa, egitaraua eta izen ematea egiteko informazioa.
Gehiago

Aurten ez da Alamartxorik izango Zaldibiako plazan

Urteko jai herrikoienetakoa izaten da udako solstizio ospakizuna, baita gure herrian eta auzoetan ere. Baserrietan egiten diren su txikiez gain, plazan antolatzen du Udalak suaren inguruko ekitaldia, hainbat eragileren partaidetzaz. Aurten osasun larrialdia medio, gainerako herrietan bezala gurean ere mota honetako ekitaldi jendetsuak ekidin beharrean aurkitzen gara.
Gehiago

Udan haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintzei buruzko 2. bilera irekia astelehenean

Maiatzaren 25ean egin zen lehen bilera. Bertan, Udalak aurtengo errealitatea eta lantzen hasi den proposamena azaldu zien Guraso Elkarteko ordezkari zein gurasoei. Familien artean iritzi bilketa egitea adostu zen eta jasotakoa lantzeko izango da asteleheneko bigarren bilera irekia. Telematikoa izango da eta edonork parte hartu dezake. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago

Zaldibiako musika eskolan datorren ikasturterako izena emateko epea zabalik

​​​​​​​2020-2021 ikasturtean musika eskolan hasi nahi izanez gero, ekainaren 2tik 12ra eman dezakezue izena kultur etxean. Matrikula egiteko telefonoz deitu edo korreoz idatzi, eta matrikula orria helaraziko zaizue. Tel.: 943 160338 / 676 531 079 - E-posta: kulturetxea@zaldibia.eus
Ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 17:00etara. Ostiraletan: 8:30etik 15:30era. Gogoratu, izena emateko azken eguna ekainaren 12a dela, ostirala.
Gehiago

Astelehenetik aurrera, aurrez aurreko zerbitzua kultur etxean

Ekainaren 1etik astelehenetik aurrera, Zaldibiako kultur etxeak ateak irekiko ditu berriz eta herritarrek kultur etxeko hainbat zerbitzu eskura izango dituzte, aurrez telefonoz edo posta elektronikoz txanda hartuta. Informazio osoa jarraian.
Gehiago

Zaldibiako udal Liburutegiko oharrak

Zaldibiako liburutegiko liburuak itzultzeko eta etxera eramateko liburuen eskaeren zerbitzuak martxan jarraitzen du. Maiatzeko azken bi aste hauetan zerbitzuaren funtzionamendua hau izango da.
Gehiago

Etxean dituzuen liburuak liburutegira itzultzeko unea heldu da

Asteazken eta ostegun honetan, kulturetxean liburuak itzultzeko aukera izango da. Ordutegia: 10:00-13:00 eta 15:00-16:30. Liburuak poltsa itxi baten barruan sartuta itzuli behar dira.
Gehiago

Zaldibiako udal liburutegian liburuak eskatzeko aukera

Astelehenetik aurrera, apirilak 20, Zaldibiako udal liburutegian haurrentzako zein helduentzako liburuak eskatu eta etxean jasotzeko aukera izango da. Nola? Ireki albistea eta barruan dituzue argibide guztiak.
Gehiago