ZALDIBIAKO
udala

Ipuinaren orduaren bigarren saioa

Bihar, apirilak 16, osteguna, arratsaldeko 16:00etan hasita, Iraitz Lizarraga ipuin kontalariaren bigarren saioa ikusgai zaldibia.org webgunean.
Gehiago

Moko zorrotza antzezlana, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaolarekin

Otsailaren 28an, ostirala, Zaldibiako antzokian izango ditugu 22:30ean. Sarrerak (10€) egunean bertan jarriko dira salgai, 21:30etik aurrera.
Gehiago

Herriko bozak antzezlana, Iduzkilore antzerki taldearen eskutik

Iparra-Hegoa ekimenaren baitan, otsailaren 7an, 22:30ean, Piarres Lartzabalen 'Herriko bozak' komedia ezaguna izango dugu Zaldibiako Herri Antzokian. Sarrerak 5 euroan jarriko dira salgai antzokian, egunean bertan. "Herri ttiki batean, hauteskundeak dira: gordetako egiak plazan agertzeko eta faltsukerietan aritzeko unea. Ardoa eta politika, politika eta ardoa. Zuritik ala gorritik?"
Gehiago

Internet ikastaroak Karreaneko KZ gunean

Alde batetik 'Oinarrizko interneta', eta bestetik 'Smartphoneak eta tabletak. Zure  Android gailua erabiltzen ikasteko”. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 29a. Informazio gehiago barruan. 
Gehiago

ARTAnTXURIKETAN Zaldibian

“Baserriko sukaldean arta zuriketa antzeztuz, kantu eta kontakizunen saioa"
Urtarrilak 26, igandea, arratsaldeko 6etan, Zaldibiako antzokian, 
Gehiago

Puzgarriak eta jolasak urteari ondo ekiteko

Urtarrilak 3 ostirala. Puzgarriak eta jolas ezberdinak izango dira Resti pilotalekuan goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara.
Gehiago

Jon beldurgabea antzerkia Zaldibian

Abenduak 30, astelehena, 17:00etan Zaldibiako antzokian, antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu JON BELDURGABEA taularatuko dute guztion gozamenerako.
Gehiago

Jon beldurgabea antzerkia Zaldibian

Abenduak 30, astelehena, 17:00etan  Zaldibiako antzokian,  antzerkiaz gozatzeko aukera izango dugu JON BELDURGABEA taularatuko dute guztion gozamenerako.Begoña Bilbao Lejarzegiren zuzendaritzapean,  Alfonso Diez eta Aitor Fernandino aktoreek, Grimm Anaiak idatzitako eta Inma Infiestak itzulitako  "Jon Beldurgabea" izeneko antzerki emanaldia eskainiko dute. 
Gehiago

Abenduaren 18an solasaldia Harkaitz Canorekin

Abenduak 18 asteazkena, 18:30etan Karreane kultur etxean, Harkaitz Canoren eskutik solasaldia; Antzara eguna liburuaren aurkezpena eta euskal komikiari buruzko hainbat zertzelada.
Gehiago