Osasun egoera medio, Zaldibiako Udalak neguko oporretarako antolaturiko ekimenak lekuz aldatu ditu. PLAZAN burutuko dira ondorengo ekimenak. Ekimenak aire zabalean burutuko direnez aforoaren arazoa ezabatu da eta adin tarteen muga ere zabaldu dugu haur guztiek ekitaldi hauetan parte hartu ahalko dute. Konfinaturik daudenentzat ikuskizuna telematikoki jarraitzeko aukera eskainiko da.
Gehiago
Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduriko ikuskizun hau urtarrilaren 3an, ASTELEHENA, goizeko 11:30ean izango da Zaldibiako Herri Antzokian. AFORO MUGATUA izango denez aurrez IZENA EMAN beharko da HEMEN edo Kultur Etxean. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.
Gehiago
Haur Hezkuntzako umeei zuzenduriko ikuskizun hau abenduaren 29an, ASTEAZKENA, goizeko 11:00etan izango da PLAZAN. AFORO MUGATUA izango denez aurrez IZENA EMAN beharko da HEMEN edo kultur etxean. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.
Gehiago
Lehen hezkuntzako ikasleei zuzenduriko ikuskizun hau abenduaren 28an, ASTEARTEA, arratsaldeko 17:00etan izango da PLAZAn.Ikuskizunaz zutik gozatzeko aukera izango da. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.
Gehiago
Haur Hezkuntzako umeei zuzenduriko ikuskizun hau abenduaren 28an, ASTEARTEA, goizeko 11:00etan izango da PLAZAn. Jarraian dituzue xehetasun guztiak.
Gehiago
Hainbat urtetan geldirik egon ondoren, irina egiteko gai dira berriro Kanpain errotako harriak. Jabeek hitzarmena adostu dute Udalarekin eta proiektu bat abiatu da horren baitan, Zaldibiako uraren indarra eta erroten historia berreskuratzeko helburuz. Auzolanari esker errotak martxan jartzeko urratsa eginda, 2022ko maiatzean ospatuko den Gipuzkoako Errota Eguna izango da hurrengo erronka. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago
Badator neguko solstizioa, badatoz neguko oporrak. Herriko txikienentzat egitaraua antolatu du Udaleko Kultura arloak aurtengoan ere, osasun neurriak kontuan izanda, noski. Egitaraua ikusi eta izena emateko, jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Abenduaren 3a dugu, Euskararen Eguna. Udalbatzak aho batez onartutako adierazpena irakurri dezakezu jarraian, baita gaurko antolatutako egitaraua ere.
Gehiago
Smartphonak eta tabletak erabiltzeko ikastaroak antolatu dira abenduaren 15etik 23ra Karreaneko KZ gunean. Bertan android sistema eragilea erabiltzen irakatsiko da. Izena ematea zabalik karreane kultur etxean.
Gehiago
Ostegunean, azaroak 18, arratsaldeko 18:30ean Karreanen izango da Kultura, Kirola eta Euskara batzordearen batzorde bilera. Jarraian duzue gaiordena eta gogoratu, batzordean izena emanda dauden herritarrez gain, edozein herritar zein eragile bertaratu daitekeela.
Gehiago
2021eko urriaren 2an burutu zen Zaldibiako I. Argazki Rallyan 9 partehartzaile izan ziren eta 8 lan aurkeztu zituzten. Lehen bi sailkatuak: Iñaki Gurrutxaga Cacho eta Agurtzane Larrarte Telleria izan ziren.
Gehiago