16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako hainbat kirol jarduera antolatu ditu Zaldibiako Udalak ekainerako eta uztailerako. Tenisa, piraguismoa, patinak eta Funky-a. Izena ekainaren 17a (hau barne) baino lehen eman behar da kultur etxean. Albiste honen barruan duzue informazio guztia.
Gehiago
Norentzat? LH 3. mailatik LH 6. mailara bitarteko haurrentzat. Noiz? Ekainaren 21ean, astelehena, arratsaldeko 16:00etatik 18:00etara. Non? Resti pilotalekuan. 25 haur baino gehiagok izena emanez gero, bi saio ezberdin antolatzeko aukera aztertuko da. Izena emateko lekua eta epea? 2021eko ekainaren 17ra arte, osteguna, Kultur etxean edo albiste honen barruan aurkituko duzuen formularioa beteta.
Gehiago
Norentzat? HH 2 urtetik LH 2. maila bitarteko haurrentzat. Haurrak beren ardura duen norbaitekin etorri beharko dira, eta berekin egongo dira ekintzan zehar ere. Noiz? Ekainaren 24an, osteguna, arratsaldeko 17:00etan. Non? Olaldeko parkean. Izena emateko lekua eta epea? Ekainaren 21era arte, astelehena, Kultur etxean edo albiste honen barruan ikusiko duzuen formularioa beteta.
Gehiago
Zaldibiako Udalak, 2021eko ekainerako herrian antolatu diren ikuskizun eta ekimenen agenda osatu du. Azken txanpan da udaberria eta ate joka dugu udara. Ekitaldi, ikuskizun, Izen emate eta sarreren inguruko informazioa hemen duzue.
Gehiago
EGUNA: EKAINAK 6 IGANDEA
ORDUA: 17:30ean
LEKUA: RESTI pilotalekua
PREZIOA: Dohain
Gehiago
EGUNA: EKAINAK 5 LARUNBATA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: RESTI pilotalekua
SARRERAK: egunean bertan 17:00etatik aurrera pilotaleku sarreran eskuratu daitezke.
PREZIOA: 10 euro
Gehiago
Maiatzeko egitaraua amaierara iristen ari den heinean, lore berriak datoz ekainean. Hala, 3tik 6rako astean emanaldi berriak iragarri dira. Protagonismo handiena herriko talde eta eragileek izango dute, gogorra izan den ikasturtearen amaiera gerturatzen ari dela, kurtso amaierako emanaldiak eskainiko baituzte. Bertso Eskolaren, Musika Eskolaren eta Iztueta Dantza Taldearen emanaldiez gain, Almitza Sega Elkarteak Euskal Herriko nazioarteko erako Sega ekitaldia eskainiko du eta "Hezurbeltzak" taldearen kontzertua ere izango da egitaraua osatuz. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
2021-2022ko ikasturtean Musika eskolan hasi nahi izanez gero, izena maiatzaren 24tik 31ra eman dezakezue kultur etxean, eta bertan bete matrikula-orria. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 12:30etik 19:30era.Telefonoa: 943160338 / 676531079. Izena emateko azken eguna: maiatzak 31, astelehena.
Gehiago
Hilaren hasieratik martxan den egitarauaren baitan, jarraian dituzu aste honetan izango ditugunak: Goiener Energia berriztagarrien sorkuntza eta kontsumorako kooperatibaren hitzaldia, Arineketan musika eta dantza ikuskizuna eta Unidad Alavesa musika taldearen kontzertua. Peru Calabaza idazleak ere bere lehen egonaldia aste honetan egingo du. Jarraian informazio osoa, baita izena emateko edo sarrerak lortzeko bidea ere.
Gehiago
Udaleko Kultura eta Euskara arloaren sustapenez Udalbiltzaren Geuretik Sortuak proiektuan murgildu da Zaldibia. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Ostegunean jarri zen lehen harria Oiartzunen Euskal Herriko bazter guztietatik etorritako artista eta udalerrietako ordezkariak bilduta Arizmendi Eneako lorategian.
Gehiago
Maiatzaren amaiera aldera hasita, bi ikastaro eskainiko dira CEBANC zentroaren bidez, euskaraz eta dohainik. Jarraian informazio osoa, baita Kultur Etxean edo 943160338 / 676531079 telefono zenbakietara deituta.
Gehiago