Azken egunetako eguraldiak eraginda eta igandeko aurre ikuspenak ikusita bertso saioa Lardizabal eskola ondoko futbito zelaira aldatu dugu. Bertako aforoa 120 denez, gaur bertan sarrera horiek eskuragarri jarriko ditugu. Halere txarra egingo balu herri antzokian burutuko litzateke saioa.
Gehiago
Aurten ere ez da herriko jairik ospatuko Zaldibian eta aurreko ostiralean adostu bezala, hitz egindakoan sakontzeko bigarren UDAL HERRI BATZARRA antolatu du Zaldibiako Udalak ostiral honetarako arratsaldeko 18:30etan udaletxeko areto nagusian.
Gehiago
Ostiralean burututako udal herri batzarrean, bertan bildutako herri eragileekin elkarbanatutako hausnarketaren ondorioz, aurten ere ez da Santa Fe jairik ospatuko Zaldibian. Horren ordez, iraila eta urrian zehar hainbat ekitaldi eta ikuskizunen agenda zabala antolatzen hasi dira udala eta eragileak elkarlanean.
Gehiago
Bertan da urria, gure herrian hilabete kuttuna eta herriko festen garaia. Aurten ere herriko jaiak antolatzeko modurik aurreikusten ez bada ere, datorren ostiralean, irailak 10, arratsaldeko 18:30etan Udaletxeko areto nagusian egingo den herri batzarrean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak. Jarraian informazio osoa.
Gehiago
Uztailaren 5etik 23ra bitarte iraun dute jarduerek, eta 164 haur eta gaztetxo aritu dira bertan. Begiraleak, berriz, 20 izan dira. Egungo osasun egoera dela eta, talde-burbuilak osatu eta mantendu dira. Barruan dituzue ikusgai talde-argazkiak eta azken eguneko festako dantzen bideoak.
Gehiago
Bihar, ostirala, zabalik egongo da goizeko 8:30etik 15:30era, eta ondoren ateak itxiko ditu irailaren 1era arte. Oraindik garaiz zabiltzate abuzturako libururen batzuk hartzeko.
Gehiago
Euskararen arnasgune dugu gure herria, baita era berean jatorri aniztasun handiko herria ere. Euskaraz bizi den herria izaten jarraitu eta aldi berean komunitate integratua eta elkarrekiko errespetuzkoa osatzeko erronkari heltzen goaz pixkanaka proiektu ezberdinen bidez. Hausnarketa konpartitua egin eta denen aldetik urratsak ematea izango da helburura iristeko giltza.
Gehiago
Gaur bukatu dituzte Zaldibiako haurrek udako kanpainako kirol saioak. Aurten piraguetan, tenisean eta patinetan aritzeko aukera izan dute. Bai ederki pasa ere! Argazki guztiak ikusteko, sartu albistean. Bestalde, udako haur eta gaztetxoen jarduerak astelehenean hasiko dira.
Gehiago
Gaur ekainaren 29 asteartea, arratsaldeko 19:00etan Zaldibiako plazan dagoen Toki Alai pilotalekuan burutuko da bere garaian eguraldia medio atzeratu zen kale ikuskizuna.
Gehiago
Gaur arratsaldean Toki Alai pilotalekuan, antolaturiko kultur ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute txikienek.
Gehiago
16 urte bitarteko haur eta nerabeentzako hainbat kirol jarduera antolatu ditu Zaldibiako Udalak ekainerako eta uztailerako. Tenisa, piraguismoa, patinak eta Funky-a. Izena ekainaren 17a (hau barne) baino lehen eman behar da kultur etxean. Albiste honen barruan duzue informazio guztia.
Gehiago