Urtarrilak 18 astelehena, bolumen handiko etxeko traste zaharrak atera ahalko dira bilketa gunetara. Gogoratu hilabetero 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango direla garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Hemen duzue 2021ko lehen hiru hilabeteko egutegia.
Gehiago
Ostiralean ibilgailuen joan etorria moztuko da Arrese aurreko eremu zabal batean goizeko 8:00etatik 11:00 bitartean. Aztiriaga eraikineko lanetarako beharrezkoa den garabi montaketa burutu ahal izateko. Hemen xehetasunak.
Gehiago
Alkatetza dekretua Etxez etxeko langileen lanpoltsa osatzeko onartuen eta baztertuen zerrenda onartuz
Gehiago
Udazkenean sartuta eta ikasturteko erabilerak nolabait zehaztuta, jarraian ageri den araudia onartu da bere erabilerarako. ASTE HONETAN BI EGUNETAN IREKIKO DA RESTI: GAUR, ASTEARTEA, ETA BIHAR ASTEAZKENA. Udalak erabileraren jarraipena egingo du bi egunetan. Erabiltzaileei laguntza eskatzen dizuegu araudia errespetatuz, eta gabezia edo ekarpenak izanez gero Kultur Etxean jakinaraziz.
Gehiago
URRIAK 19 ASTELEHENA. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.
Gehiago
Beti Gazte elkarteak eskatuta, erabiltzaileen osasun beharrei erantzunez, PODOLOGO zerbitzua abian jarriko da ostiral honetan. Dagokion segurtasun berme guztiekin abiatuko da zerbitzua Karrerane kultur etxean.
Gehiago
Ekainaren 3tik aurrera Lurraldebusen autobus zerbitzuak ordutegi berria du. Jarraian kontsultatu dezakezue, baita www.lurraldebus.eus helbidean edota autobus geltokietan ere.
Gehiago
Alarma egoera ezarri zenetik, herrian zehar kokatutako 3 edukiontzien bidez bildu izan dira pixoihalak, baina hauek erretiratu eta ohiko eran, eguneko ontziari lotutako poltsa batean, aterako ditugu berriz datorren astelehenetik aurrera.
Gehiago
Bi hilabeteko etenaren ondoren eta modu telematikoan bada ere, Zerbitzuak, obrak eta gizarte ongizatearen arloko bilera egingo da, maiatzaren 28ean, OSTEGUNA, arratsaldeko 18:30ean.
Gehiago
AURRETIK TXANDA HARTUZ, maiatzaren 25 astelehenetik aurrera, Zaldibiako Udalak ateak irekiko ditu. Aurrez aurreko tramiteak egin ahalko dituzte herritarrek telefonoz edo posta elektronikoz zita hartuta.
Gehiago
Maiatzaren 18tik aurrera, bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzuari berriro ekingo zaio. HIlabeteko 1. eta 3. astelehen gauetan atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak.
Gehiago
Maiatzak 4 astelehenetik aurrera, hainbat zerbitzu jarriko dira berriro martxan Zaldibiako merkatarien eskutik. Hemen kontsultatu ditzakezu:
Gehiago
Posta Bulegotik jakinarazi digutenez, bulegoaren ordutegian aldaketak egin dituzte. Hala, egunero ordez, bi egunean behin emango da jendaurreko arreta ohiko ordutegian, 9:30etik 10:30era. Gaur, apirilak 17, eta datorren asteko asteartea eta osteguna. Hortik aurrerakoak bulegoko atean adieraziko dira.
Gehiago