18.KORRIKA "EMAN EUSKARA ELKARRI"Martxoaren 14tik 24ra Andoaindik Baionarako bidea egingo du.Martxoaren 14ko gauean Zaldibiatik igaroko da.
2013ko martxoaren 14an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
AEK-k, antolatzen du Korrika lasterketa erraldoia hau, eta aurtengo mezuak Eman euskara elkarri dio, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko. Nahi hori bete nahian, milaka pertsona euskara ikasten eta alfabetatzen aritu da eta gaur egun ere ari da, eta datorren 18.Korrikak horiek omendu nahi ditu, Euskalakari izateko ahaleginean euskara ikasten eta praktikatzen ari diren guztiak.
Korrika Andoainen hasi eta Baionan amaituko da, eta aurten Zaldibiatik pasako da, lehen eguneko gauerdi aldean, martxoaren 14-15eko gaualdean.
Abenduaren 4ean, asteartean, Karreane kultur etxean aurkezpen bilera egin zen. Hamazazpiren bat lagun bertaratu ziren eta AEK-ko Goierriko Korrikako arduraduna den Axular Barandiaranek azaldu zuen 18.Korrikari buruz informazio orokorra.
Beste urteetan egin ohi den moduan, Korrika edizio berri honen inguruan Zaldibian Korrika batzordea antolatu nahi da eta horretarako urtarrilaren 8an, asteartean, 19:00etan, Karreane kultur etxean geratu da.
Animatu eta parte hartu Korrika batzordean.
Korrikako batzordeko bilera eguna: 2013ko urtarrilak 8,asteartea
Ordua: 19:00
Lekua: Karreane Kultur Etxea