ZALDIBIAKO
udala

Lege informazioa

Zaldibiko Udalak www.zaldibia.eus domeinuaren bidez, Zaldibiaren inguruko informazio orokorra eskaintzen du eta bereziki, udal erakundeari dagozkion informazio eta gestioak.

Domeinuan jasotako informazioa Zaldibiko Udalak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

Zaldibiko Udalak ez du bere gain hartzen hirugarren batek informazio horren inguruan egin dezakeen erabileraren ardura, nahiz eta dokumentuek dituzten berariazko ohartarazpenei kasu egin beharko liekeen. Beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

Zaldibiko Udala da zaldibia.eus domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. zaldibia.eus domeinuan jasotako edozein motatako marka edo zeinu bereizgarri ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Norberaren Datuak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu zuk emandako datuak Zaldibiko Udalaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, zerbitzu berriak eskaini, galderei erantzun eta tresna honen bidez aurkezten diren iradokizunak kontuan izan, guztia eskainitako zerbitzuak zabaldu eta hobetzeko helburuarekin.