Kurtso eta legealdi berria hasi berri ditugun honetan, herritarrei elkarlanaren sarera biltzeko deia egin die Udalak. Zaldibia herri bizigarria izan dadin nahi dugu, herrigintzaren kultura oinarri duena eta elkar zaintzen duten pertsonek osatutako komunitate sena duena. Badakigu herritar askok bat egiten dugula erronka honetan.
Elkarlana denez hori lortzeko bide bakarra, eremu bakoitzean lan egin, iritzia eman eta bere ekarpena egiteko prest dauden eragile eta herritarrak saretu nahi ditugu. Jarraian daude eremuak eta bere barneko gaiak.
Egin zure aukeraketa eta eman izena Udaletxean, Kultur Etxean edo hementxe behean ageri diren datuak betez. Horrela, eremu horri dagozkion informazio eta deialdiak jasoko dituzu eta sareak lotzeko aukera izango dugu.
Eman izena!
HERRI BIZIGARRIA:
HERRIGINTZAREN KULTURA:
ZAINTZA ETA KOMUNITATEA: