Udaletxe zaharrak azkeneko zerbitzu-eguna 2021eko uztailaren 8a, osteguna, izan zuen. Biharamunean zabaldu zuten alboko udal eraikin berri eta modernoa, 2019an egiten hasi zirena.
Zaldibian 2021eko abuztuaren 4an eraitsi dute udaletxe izandako eraikina. Ehunka urtetako historiaren lekuko eta erdigune izan da herriko etxea. 1957an berritu eta hazi zuten, orain arteko itxuran jartzeko.Zaldibian datorren astean eraitsiko dute udaletxe izandako eraikina. Ehunka urtetako historiaren lekuko eta erdigune izan da herriko etxea. 1957an berritu eta hazi zuten, orain arteko itxuran jartzeko.
Herri baten bizimoduaren eta jardueraren bihotza izan ohi da udaletxea. Zaldibian astebete baino gutxiago geratzen zaio bere historiaren eragile eta motore izan den herriko etxe zaharrari.
Noiz eraiki zuten zehatz aurkitzerik izan ez dugun arren, Zaldibiako udal artxiboan bada 1769ko eskritura bat, Francisco Ignacio Muxika eskribauak egina. «Casa concejil nueva» edo udaletxe berriaren obrak ematearen eskritura da. Litekeena da orain botako duten etxea izatea.
Izan ere, urtebete lehenago atera zen Zaldibia Oria Ibaiko Batasunetik, eta udal aginpide beregaina hartzeko azpiegiturak behar izatearekin bat dator udaletxe berria egokitzea. Hain justu, 1856an ere udaletxea berritu eta eraberritu egin zuten, Atazalbea batasunetik (Ataunek, Zaldibiak eta Beasainek osatua) irten eta lau urtera.
Azken aldi horretan, eskola publikoak eraikitzea izan zen egiteko nagusia. Udaletxea berritzeko, eta eskolak eta irakasleen etxebizitzak egiteko asmoa zeukaten, 1860ko agiriek diotenez. 1865ean asmo hutsean zegoen oraindik gaia, eta eskolak egiteko leku bakarra udaletxeko baratzea zela dio Jose Maria Lardizabalek, gutun batean.
Pablo Gorosabelek, ordea, 1862an Zaldibiak oinarrizko bi eskola zituela dio: mutikoena osoa, eta neskena «osatu gabea». Agirietako hurrengo aipamena 1880-1883 bitartekoa da: udaletxearen eta eskola publikoaren eraikuntzari buruz da. Baliteke orduan aurreko arkupea eta gaineko aretoa egin izana.
Herriko zaharrenek gogoratzen duten bezala, Zaldibiako eskola publikoa udaletxe alboko etxeorde batean egon zen, Joxepane aldera. Bi eranskin ziren: eskolentzat bat; eta kantina edo taberna, eta biltegia bestea. Barberia izenarekin ezagutzen dute zaldibiarrek.
Udaletxea 1924-1926 bitartean berritu zuten, berriro. Baina eraldakuntza handiena 1957an inauguratutakoa da. Orduan ireki zuten udaletxearen iparraldera eskola publiko berria, gerora kultur etxe izango zena eta 2018ko azaroan bota zutena. Obra hura baliatuz, udaletxea ere hazi zuten: ordura arte zituen behe solairu eta goiko bi pisuen gainean, hirugarren solairu bat erantsi zioten, irakasleentzat bi etxebizitza sortzeko.
Arkupeak eta balkoia
Aimar Maiz Goierriko Hitza
NOLAKOA ZEN UDAL ERAIKIN ZAHARRA
NOLAKO DA UDAL ERAIKIN BERRIA?
Gaur egun Zaldibiako plaza