Energiaren kudeaketa Zaldibian

Zaldibiako erakin publikoetan kokaturiko eguzki plakak zuzenean sortzen duten energiaren inguruko informazioa zuzenean:

Zaldibiako azpiegitura publikoetan dagoen energia kontsumoari buruzko datuak: zaldibia.eus/qr/energia

Energiaren auto-sorkuntzan lehen urratsak

2021eko udaran, Zaldibiako Haurreskolaren teilatuan jarri zen lehen instalazio fotoboltaikoa, Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntza eskuratuta. 

2022ko urrian, berriz, Udaletxeko teilatuan jarri zen bigarren auto-hornikuntza instalazioa, honetan ere Leader eremuko landa-inguruko udalerrien ekonomia sustatu, garatu eta dibertsifikatzeko laguntza jaso ondoren. 

2025ean berriz, Goizaneko teilatuan jarri zen hirugarren auto-hornikuntza instalazioa.

 

Jasangarritasun Energetikoko Jarduketa Plana (2022)

Memoria honetan, Zaldibiako udalerriaren instalazio publiko guztietan egin diren auditoretza energetikoen arabera ezarri diren hobekuntza aktuazioen plana jasotzen da. 

Zaldibia - Jasangarritasun Energetikoko Jarduketa Plana (2022)