Asteazken honetan, apirilak 9, Itzulia Basque Country txirrindulari proba bi bider pasako da Zaldibiatik. Honek trafikoan eragozpen eta mozketak ekarriko ditu, jarraian azaltzen direnak.
Gehiago
Zaldibiako Udalak herritik eta herriarentzat sortutako jaiak antolatu nahi ditu, eta horretarako ezinbestekoa iruditzen zaio herritarren proposamenak jasotzea.
Gehiago
Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira apirilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago
Aurtengo udan ere, 2-12 urte bitarteko haurrentzat eta DBH 1, 2 eta 3. mailako gaztetxoentzat Udako Jarduerak antolatu ditu Zaldibiako Udalak, ekainaren 30etik uztailaren 24ra.
Gehiago
Aurten, ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira Udako Jarduerak, eta horietan begirale gisa lanean jardun nahi dutenek gaurtik apirilaren 11ra bitartean eman dezakete izena deialdian.
Gehiago
Iztueta Dantza Taldeak antolatutako XXXIII. Dantzari Txikien Eguna dela eta, ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA ondoren zehaztutako egun, ordu eta eremuan.
Gehiago
Zaldibiako Udalak belar bolak plastifikatzeko makina erosiko du laister, Zaldibiako Nekazarien Aldeko Elkartearentzat. Eskaintzak egiteko epea apirilaren 11n amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
Gehiago
Kultur etxea ere goizez bakarrik irekiko da, 10:30etik 13:30era. Bestalde, ezin esan gabe utzi Begoña Aiestaran herritarrak bihar izango duela azken lan eguna Zaldibiako Udalean. Ostiral honetan hartuko du erretiroa. Eskerrik asko, Begoña, urte hauetan guztietan egindako lanagatik!
Gehiago
Iruri Altzerreka garaitarra gailendu zen larunbatean Joxepanen jokatutako XII. Osinberde Sarian. Entzuleen saria ere berak eraman zuen eta Gabiriako Osinaldeko finalean kantatzeko txartela lortu zuen, bigarren sailkatu zen Eki Mateorena leitzarrarekin batera. Hemen duzue laburpen bideoa Zaldibia Telebistaren eskutik.
Antzokian egingo da 14:30etan hasita
Gaztetxoen proposamenak kontuan hartuta osatu da egitaraua.
Urtero bezala, zapiak bat" Elkarteak antolatutako bertso saioa izango dugu.
Gernika-Palestina herri ekimenak apirilaren 8an mobilizazioak deitu ditu herriz herri. Zaldibian 19:00etan herriko plazan elkartzeko dei egiten dugu.
Datorren apirilaren 10en, osteguna, Joxepane goien Aroztegikoen egoera gertutik ezagutzeko hitzaldia antolatu dugu.
Afari tiketak Joxepanen salgai!! Animatu!!