Alkatearen agurra

Euskal Herriko txoko hontatik aldaketa politiko eta sozialari lur-eremu berriak eskaintzera gatoz. Ama-lurrari errespetua, ezkerreko eta balore aurrerakoien defentsa eta garapenaren alde lan egitera gatoz. Herriak balia gaitzala.

Kargu hartzeko hitzartzea:

"Lenengo hitzek makila eman ditenai. 4 urtez bidelagun izan gea, aurrez ia ezautze ez giñenak eta denetik bizi ta ikasi deu elkarrekin. Alderdin politikaz hareago gizatasunek don garrantzie eakutsi diazu, bai nei, bai gure taldei ta bai herritar guztiri 8 urte hotan in dezun lanakin. Eskerrikasko Joxan.
Hurrena aipatu nahi dittut etxekok, launek, talde zaharrekok eta berrikok, ehbilduko kidego zabala. Pauso hau zuekin batea eman det eta hurrungo lau urtetan e elkarren ondon eon gattezela eta elkar zaindu dezaula nahiko nuke.

Eskun deten hurritz makila hau emakume batek hartzen don lehen aldie da, seguro nau eztala azkena izango. Bizi gean gizartea ez da emakumeon beharretatik eraiki eta eunero eunero hoi aldatzeko lan ittea dagokigu denoi, baita Udaletiken e. Kultura eta hizkuntza transmisioa, heziketa, zaintza, elikadura, mendetan zehar emakumeon esku eon izan dien lanak die, dirun baitako sistema honek alde batea utzi dittunak, horrek ekarri dizkigun ondorioekin. Emakumea eta bizitzan oinarri dien ardatz hok erdigunea ekartzeko lanen jarraittuko deu.
Estimu haundie dioten emakume batek gomendio bat eman dit eunotan, izateko ni naizen bezela, ez nadila aldatu. Gomendio hoi ematen dizuet zueire ta ea bakoitzek dakunetik onena ematen deun zaldibi ta zaldibitarran alde.

Ta bukatzeko herritarrai, azken hitzek. Zaldibitar guztik kontun hartuta jarraittuko deu lanen, baita arrazoi politikoengatik espetxean daudenak e. Zaldibi aurrerakoi, independentista, feminista eta euskaltzalea nahi deu eta hoi lortzeko ezinbestekoa da herritarrok danon arten, elkarlanen aitzea. 

Eskerrik asko"

Eztitxu Mujika Mariezkurrena

Zaldibiako Alkatea