www.zaldibia.eus domeinurako bisita era anonimoan egiten da. Zerbitzu zehatz batzuetara iristeko soilik eman behar dituzte erabiltzaileek datu pertsonalak, kudeaketa edo izapidetze berezia eskatzen dutenetara heltzeko hain zuzen.
Direlako datuok Zaldibiko Udalak informatizaturik dituen fitxategietara bilduko ditu eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan, Izaera Pertsonaleko Datuak Babestekoa, eta haiekin zerikusia duten xedapenetan ezarritakoaren arabera tratatuko ditu, eta halaber herri administrazioei aplikatzekoak zaizkien gainerako Arautegiaren arabera (biztanleen Erroldari dagozkionak, etab.)
Eskatutako datuak eman edo utziko dira aurrez interesdunak oniritzia ematen badu Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko Lege Organikoan xedatutakoaren arabera.
Zaldibiko Udalak fitxategi informatizatuetan jasoak dituen datu pertsonalen jabeek honako eskubide hauek dituzte:
Hori guztia Legean aurreikusia dagoen bezala, fitxategiaren ardura duen organoari zuzenduta, hain justu helbide honetara:
ZALDIBIAKO UDALA
Santa Fe Kalea, 18 - 20247 Zaldibia
Gipuzkoa (Euskal Herria)
Izaera pertsonaleko datuei buruz Zaldibiko Udalak konpromisoa hartzen du hauek sekretupean gordetzeko eta ondorengo asmoa azaltzen du: Datuen segurtasuna bermatzeko hartu behar diren neurriak hartzeko eta haien aldatze, galtze edo baimenik gabeko sarbideak galarazteko, teknologiaren eta pilaturiko datuen izaera aintzat harturik haiek izan ditzaketen arriskuak naturari egoztekoak izan edo gizakiari.
Zaldibiko Udalak ez ditu salduko, ez alokatuko edo hirugarren pertsonen esku utziko web orriaren bisitariek emandako datu pertsonalak. Informazio hau ez da marketing zuzena egiteko erabiliko, aurrez jakinarazi eta hartarako interesdunaren berariazko baimena lortu gabe.
Zaldibiko Udalak; argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta e-mailak edo mezu elektronikoak bidaltzeko erakunde, zerbitzu eta jarduera publikoei buruzko informazioa helarazteko erabili ditzake datu hauek .