Artxanberri kalean margoketa lanak

Hurrengo astelehenean eta asteartean (martxoak 31eta apirilak 1) Artxanberriko kaleko errepidean margoketa lanak egingo dira.

 

Iaz onartutako mugikortasun jasangarriko planaren baitan, Artxanberri kalea norantza bakarrekoa izango da astelehentik aurrera. Hemendi aurrera, kalearen norantza Mediku etxetik Arresene alderakoa izango da. Hartarako, margoketa lanak egingo dira hurrengo astelehen eta asteartean (martxoak 31-apirilak 1).

Honekin, Txindoki atzeko aparkaleku ilara diagonala izatera pasako da, aparkaleku kopurua areagotuz. Bestetik, udal brigadaren biltegitik ileapaindegi parera, libre geratuko den karrilean aparkaleku ilara marraztuko da. Honela, egun gaizki aparkatu ohi diren kotxeak ondo aparkatu ahal izango dira eta ez da espaloia oztopatuko.

Moldaketa lanek sortuko dituzten eragozpenak direla eta, pazientziaz jokatzea eskatzen dizuegu herritarrei.