Giro polita Euskararen eguneko Mintzodromoan

Atzo, Euskararen egunean, Mintzodromoa egin zen udaletxe azpiko herri aretoan, zaldibitarrak euskararen egoeraren inguruan gogoeta egitera animatzeko. Hogei lagun inguru bildu ziren saioan, eta talde txikitan banatuta, euskararen orainaz, iraganaz eta etorkizunaz hausnartu zuten.
Gehiago

"Haur eta gaztetxoei hika hitz egitera animatu nahi nituzke hitanoa erabiltzeko ohitura duten zaldibitarrak"

Abenduaren 3an, etzi, Euskararen eguna izango da. Horren bueltan, euskararen gaia ardatz hartuta, hainbat zaldibitarri eginiko elkarrizketa motzak argitaratuko ditugu astean zehar, herritarrek gaiaren inguruan hausnar dezaten. Gaurkoan Larraitz Garmendia Munduatek hartu du hitza.
Gehiago

Festak 2025 Egitaraua

Mondeju usainarekin batera ate joka ditugu Zaldibiko festak. Urriak 2,3,4,5 eta 11n ospatuko dira aurten eta hemen duzue azken hilabetetan herriko eragile eta norbanakoekin batera egositako egitarau zabala. Datorren astean etxe guztietara banatuko den euskarriaren bertsio digitala duzue hau. 
Gehiago

Badatoz berriz Salto udalekuak

UEMAk antolatutako Salto udaleku ibiltariaren 2. txandan parte hartzen ari diren 70 gaztetxo Zaldibian izango dira gaurtik igandera bitartean. Hainbat ekintza dituzte programatuak eta herritarrentzat ere bada parte hartzeko aukera, bereziki larunbat gaueko 22:00etan plazan izango den bertso-musikatuen saioan. 
Gehiago

Euskararen egoera ulertzeko gakoak, hamaika bideo laburretan

​Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren doktore tesian bildutako gakoak euskararen egoera ulertzeko giltzarriak direlakoan, horiek modu dibulgatiboan ezagutarazteko hamaika bideo laburreko sorta prestatu dute UEMAk eta Hamaika Telebistak. Jarraian duzue bideoen bilduma. 
Gehiago

Musika Eskolarako matrikulazio epea zabalik

Zabalik da 2025/2026 ikasturtean Musika Eskolan izena emateko matrikulazio-epea. Haur, gazte nahiz heldu, musikara gerturatu nahi duten herritarrentzat Zaldibian bertan eskainiko ditu bere ikastaroak Ordiziako Musika Eskolak. Jarraian informazio osoa. 
Gehiago

Herrigintzaren kultura eremuko herri-batzarra ostegunean

Ostegunean, hilaren 23an, 2025eko aurrekontu eta egitasmoak azaltzeko hirugarren saioa egingo da. 18:00etan udaletxean jarri da hitzordua eta euskara, kultura, kirola, gazteria eta hezkuntza izango dira hizpide, besteak beste. 
Gehiago

Ikastaroa 2025eko udako jardueratan begirale izan nahi duten zaldibiarrentzat

Udako Jarduerak urrun daudela badirudi ere, ikasturte hasieratik gaia lantzen ari da Zaldibiako Udala. Uztailean jaso ziren gurasoen eta begiraleen balorazioak kontutan hartu eta hainbat aldaketa egin nahi dira datorren urteari begira. Tartean 20 orduko begirale ikastaroa, urtarrila eta martxoa artean dohainik emango dena. Informazioa, jarraian.
Gehiago

Jostailuak, jokoak eta liburuak bilduko dira ostiralean plazan, udal zerbitzuetan erabiltzeko

Ostiral arratsaldean, hilak 13, egingo da bilketa,16:30etik 17:30era bitartean, plazan. Materialek egoera onean egon behar dute eta sailkapena egin ondoren, Liburutegira, Jolas Gelara edota Gaztelekura bideratuko dira bildutakoak. 
Gehiago