Abenduan amaitu ziren Kimuene Kulturguneko areto berriko lan nagusiak, eta estreinatu ere egin zen neguko oporretan nahiz eta hainbat lan oraindik egiteko dauden. Ispilua eta sarraila jartzea falta da nagusiki, eta datorren astean espero da lan hauek egitea. Hortik aurrera martxan izango da Gereziondo izena hartu duen aretoa ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Ederki pasa dute txikiek bazkalostean, Ameli eta Xirrikituen jostunek izeneko ipuin kontaketa musikatuan. Adi-adi jarraitu dituzte Amagoia Elizagoien eta Irati Celestino, baita beraiekin abestu eta gorputzari eragin ere.
Gehiago
Neguko oporretan ere izango da zer egin eta zer gozatu herrian. Hainbat ekintza antolatu dira haur, gazte zein helduentzat. Jarraian ikus dezakezu agendaren zati bat:
Gehiago
Askok ikusiko zenuten Xanti Ormaetxea plazan puskatutako zuhaitz bati begira, akasko lanean ere bai.
Gehiago
ASISKO URMENETAren AMAIUR LIBERA STATE liburuaren aurkezpena izango dugu Zaldibian.
NOIZ: AZAROAK 29 ASTEARTEA
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: Karreane Kultur Etxean
Gehiago
Amaiur 1522-2022 Memoria epika eta politika ostirala abenduak 2 arratsaldeko 18:30etan Udaletxe azpiko Herri Aretoan eskainiko du hitzaldia Gaizka Arangurenek.
Gehiago
Azaroan sartzearekin batera atzera geratu zaigu Zaldibian hain betea izaten dugun urria eta balorazioak egiteko une aproposa dugu. Dokumentu batean bildu ditugu orain arte jasotakoak eta ikusgai jarri dugu, balorazioak irakurri eta ekarpenak egiteko aukera ere emanaz. Aurtengoak ederrak izan badira, datozenak ederragoak izatea da helburua.
Gehiago
Zaldibiako Udalak urtero argitaratzen du etxez etxe banatzen duen egutegia. Aurten ere, helburu horrekin, herriarekin zerikusia duten argazkiak bildu nahi ditu. Beraz, argazkiren bat izan eta egutegian argitaratzea nahi bazenute, kultur etxera eraman edo emailez bidali kulturetxea@zaldibia.eus helbidera, izenburuan 2023rako egutegirako argazkiak jarrita. Argazkiak bidaltzeko azken eguna azaroaren 15a, asteartea, izango da.
Gehiago
Amaitu dira 2022ko Zaldibiko festak eta barolazioa egiteko unea iritsi da. Urriak 25 asteartea balorazio saioa burutuko dugu Udaletxeko HERRI ARETOAn arratsaldeko 18:30etan. Ordubeteko iraupena izango duen saio dinamikoa izango da, ondo egindakoak, aldatzekoak edota hobetzekoak jasotzeko helburuz. Hemen duzue bileran parte hartzeko izena emateko aukera.
Gehiago