Zaldibian euskararen egoera zein den ezagutzeko saioa antolatu da asteazkenerako Euskara Mahaiaren baitan

18:00etan hasiko da saioa, eta Amaia Ugalde UEMAko teknikariak herrian euskarak izan duen bilakaera ezagutzeko datu zehatzak aurkeztuko ditu, baita UEMAk egiten duen lana azaldu ere. Ondoren, herritarrek gaiaren inguruan hausnartzeko aukera izango dute.
Gehiago

Euskararen inguruko bizipenak partekatu dituzte zaldibitarrek Euskararen Egunean

Astearte iluntzean, euskara ardatz hartuta mahai-ingurua egin zen udaletxeko areto nagusian, eta zaldibitarrak izan ziren protagonista. Hizlariak izan ziren Bittor Gartzia, Susana Lopez, Raquel Andres, Aianara Nazabal eta Lardizabal Eskolako ordezkari Igone Eskisabel eta Ustaritz Ormaetxea. Hala, entzule gisa bertaratu zirenek aukera izan zuten euskararen inguruko bizipenak entzuteko eta gaiaren inguruan hausnartzeko.
Gehiago

2025eko udal aurrekontuak onartuta behin-behinean

Pasa den asteko ohiko osoko bilkuran 2025eko aurrekontuen behin-behineko onarpena izan zen hizpide beste gaien artean. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkekin eta EAJ-PNVkoen abstentzioarekin onarpen prozesuan lehen pausoa eman da. Udal Gobernuak saio irekiak iragarri ditu herritarrekin datorren urteko aurrekontuak eta proiektuak azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Jarraian informazio gehiago. 
Gehiago

Arnasa Gara bideo-lehiaketa: bozkatzeko aukera

Bihar, azaroak 15 ostirala, amaituko da UEMAren Arnasa Gara bideosormen lehiaketako publikoaren saria bozkatzeko epea. Zaldibiako bi lan aurkeztu dira, LH 5 eta 6.mailakoena eta DBH1ekoena. Jarraian duzue lehiaketari buruzko informazioa eta bozkatzeko esteka. 
Gehiago

2024ko festak: balorazioa

Azaroaren 6an egin zen festetako balorazio irekia: egitarauko ekintzen banakako eta zeharkako gaien balorazioak,  eta 2025 jai egutegia izan ziren landutako gaiak. Jarraian aurtengo festei buruz eta balorazio saioan aipatutakoak kontuan izanik Udalak egin duen irakurketa. 
Gehiago

Zaldibiako Euskara Mahaia sortzeko lehen bilera egingo da asteazkenean

Zaldibian eta zaldibiarrek euskararen bueltan bizi dugun egoerari buruz hausnartzeko, kezkak eta aukerak konpartitzkeo eta elkarlanean hainbat ekimen antolatzeko. Gaian interesa duten eragile edota herritar norbanakoiei Karreane Kultur Etxeko ganbarara bertaratzeko deia egin zaie asteazken arratsalde honetarako.
Gehiago

Antzerki tailerrak haur, gaztetxo eta helduentzat

Aurreko urteetako ibilbideari jarraituz, aurten ere Antzerki Tailerra antolatu da LHko 4-5-6 mailetako haurrentzat, DBHko gaztetxoentzat eta helduentzat. Helduen talderako izen ematea irekita dago Kultur Etxean.
Gehiago

Festen balorazio saioa azaroaren 6an

Azaroaren 6an, asteazkena, egingo da festen balorazio saio irekia, 18:30ean Kultur Etxeko ganbaran. Herritarrak eta herriko eragileak gonbidatuak daude eta jarraian dituzue bertan landuko diren gaiak. 
Gehiago

Oharrak: Gau Beltza dela eta

Urriaren 31n Gau Beltza ospatuko da Zaldibian eta Trafikoari eta argiteriari eragingo dioten hainbat neurri hartuko dira arratsaldeko 18:30etik aurrera. Jarraian zehaztasunak:
Gehiago