Ostegunean, hilaren 23an, 2025eko aurrekontu eta egitasmoak azaltzeko hirugarren saioa egingo da. 18:00etan udaletxean jarri da hitzordua eta euskara, kultura, kirola, gazteria eta hezkuntza izango dira hizpide, besteak beste.
2025eko aurrekontuak indarrean direla, ostegun honetan hirugarren herri batzarra egingo da aurtengo erronka eta proiektuak aurkezteko. Saio honetan, Herrigintzare kultura lan-eremua izango da ardatz.
Herritar eta eragileei bertaratzeko deia egiten die Udalak.
Oharra: euskaraz ez dakitenentzat aldibereko itzulpena eskainiko da gaztelerara. Para quien no sepa euskara, se ofrecerá servicio de traducción simultanea al castellano.