Hemen dituzue Zaldibiako Udalak informazioaren zabalpenerako zabalik dituen komunikazio bideen bilduma. Ohiko informazio panelez gain Telegram eta whatshapp kanala ere abian ditugu.
Gehiago
Datorren astelehenetik aurrera, uztailak 11, nazioarteko eta bertako arkitektura ikasle talde handi batek hartuko du gure herria. Xotil Natke Miguez eta Koldo Telleria Andueza arkitektura irakasleen eskutik, EHUko eta Innsbruck-eko (Austria) fakultateak lagun, “Gizartea bere espazio publikoen antolakuntza eta eraldaketan” udako ikastaroa hasi da gaurtik uztailaren 15era arte.
Gehiago
Gaur goizeko 11:00k inguruan bizilagunek jakinarazi dute Arastortz mendiaren inguruan sua zegoela. Gaur arratsaldean momentu zailak bizi izan dira Ataungo hainbat baserri ingurura gerturatu delako sua eta oraindik haizeak eraginda gaua luzea izango da.
Zaldibiako Udalak egoeraren inguruan jasotako informazioa helarazi nahi die herritarrei.
Gehiago
2018tik abian zegoen Zaldibia APP aplikazioa zaharkiturik geratu zaigu. Webguneen azken eguneraketen ondorioz, ZAPP gutxinaka hainbat funtzionalitate galduz joan da. Jada hasi gara tresna berria prestatzen.
Gehiago
Apirilaren 17an ospatuko den Aberri egunean parte hartzeko deia luzatu du Zaldibiako Udalak eta etxeetako balkoi eta leihoetan Ikurriñak zintzilikatzeko eskatzen die herritarrei.
Gehiago
Zaldibiako Udala, Udal zerbitzu, komunikazio eta parte hartzeko bideen inguruko INKESTAren EMAITZAK aztertzen ari da. Momentuz hemen dituzue parte hartzeari buruzko datuak, emaitzak aztertu ondoren plazaratuko da hausnarketa osatuagoa.
Gehiago
Osteguna, otsailak 24, arratsaldeko 17:00etatik aurrera zabalduko ditu bere ateak. Mari Karmen Sainz-Aja lazkaotarra izango da herritarren zerbitzura Beti Gazte tabernan. Goizetan 8:30ean zabalduko ditu ateak gosariak eskaintzeko, eta segidan pintxoak, razioak, tortillak... martxa hartu ahala eskaintza zabaltzen joango da.
Gehiago
Laister jasoko duzue etxean paperezko euskarrian. Herritar guztiei helarazteko helburuarekin, INKESTA ONLINE betetzeko aukera ere izango da hainbat hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz, arabieraz, errumanieraz eta ingelesez. Inkestak otsailaren 11 baino lehen jaso nahi genituzke beteta, otsail amaierarako emaitzak plazaratzeko moduan izateko.
Gehiago
Datorren asteburuan honako ekintzak izango ditugu gozagarri: ostiralean SORMEN TAILERRA Zapiak Batek antolatuta eta AMAKen kontzertua, larunbatean LIHERen kontzertua eta igandean, txistularien dianaren ondoren gaztetxoen SEGA SAIOA Almitzak antolatua eta 18:00etan FRONTONA ikuskizuna. Sarrerak dohainik dira, baina Kultur Etxean eskuratu behar dira urriaren 13a, asteazkena, arratsaldeko 17:30etik aurrera.
Gehiago
Larunbat honetan, goizeko 11etatik 13:00etara plazan eskuragarri jarriko dira Erosketa bonoak eta geratzen diren Mondeju pintxoaren bonoak. Aurrez bonorik hartu ez dutenek soilik eskuratu ahalko dituzte azken erosketa bonoak larunbat honetan.
Gehiago