Maiatzak 5 asteazkena, 18:30etan Zaldibiako herri antzokian izango den hitzaldirako izen ematea zabalik dago. Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboaren aurkezpena eta Euskal Herriak telekomunikazioaren alorrean dituen erronkei buruz hitz egin eta telekomunikazioen inguruan ditugun galderak argitzeko tartea izango dugu.
Gehiago
Zaldibiako historiaren zatia da Bilore lantegia. Azken egunetan pauso garrantzitsuak burutu dituzte eraisketa lanetan diharduten langileek. Zaldibiako Udalak gertutik jarraitzen ditu bertako lanak eta bideo formatuan jaso ditu historiarako geratuko diren irudiak.
Gehiago
Gaur, abenduaren 23 asteartea plazaratu dute EHAAan Eusko Jaurlaritzak eguberrietarako gogortu dituen neurrien bilduma.
Gehiago
2020ko abenduaren 20an Zaldibiako plazan jendaurrean egindako kontaketaren emaitzek ez dute zalantzarako tarterik utzi. Erabakian parte hartu duten herritarrek gegiengo osoz erabaki dute Zaldibiako Udalaren irudia izango dena. Asteartean burutzekoa den osoko bilkurara eramango da herritarrek hartutako erabakia, bertan berretsia izan dadin.
Gehiago
Aukeraketa garaian murgilduta gauden honetan, bozkatzeko azken egunetan sartu gara eta honakoak dira ordutegiak:
Gaur, osteguna, 19:00ak arte, Karreaneko beheko solairuan
Bihar, ostirala, 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara PLAZAN
Igandean, 11:0etatik 12:00etara, Karreaneko beheko solairuan
Igandean bertan, 12:00etan BOZKA KONTAKETA PUBLIKOA egingo da KARREANEN.
Informazio osoa: hemen
Zurea da erabakia, parte hartu!
Gehiago
Dagoeneko banatu da Zaldibiako Udalak urtero banatu ohi duen egutegia. Aurten ere, herritarren argazkiekin osatu dugu egutegi hau eta Zaldibiako Udalak egindako ekarpena eskertu nahi die guztiei. Aintzane, Aroa, Eneritz, Graxi, Oroitz, Lulu, Bixente, Aratz, Xabi, Erik, Peio, Iñaki, Iraia, Sergio, Eider, Alaitz, Aitor eta Igor, bejondeizuela!
Gehiago
Igandean Zaldibiako Udal gobernuak mezua grabatu zuen azken urtearen balorazio aurrerapena eginez. Ez da urte xamurra izaten ari eta geratzen denak ere ez du lasaia izango denaren itsurarik. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Hemen duzue Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lehendakaritzatik oraintxe plazaratu duten dekretua. Hitzez hitz eta ogirinala erantsirik agiri moduan. Bertan jasotzen dira datozen eguneratako neurriak.
Gehiago
Udalaren irudi berria aukeratzeko prozesua azken txanpan sartzera doa. Herritarren artean informazioa banatu eta galdetegiak jaso zituen Jarraipen batzordeak. Prozesuarekiko adostasun zabala jaso da eta aurkezten diren lau irudietakoren batek Udal irudi berria izateko balio duela adierazi zuen galdetegia bete zuten herritarren gehiengoak. Hau horrela izanik, 2020ko abenduaren 14tik abenduaren 20ra aurkeztutako lau irudiak bozkatu ahalko dira Karreane kultur etxean. ERABAKIA ZURE ESKU! Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago
Zaldibiak Udal Eraikin berria izango du aurki eta "Zaldibia" izenaren benetako esanahitik eta herritarrengandik gertuago egongo den irudi berri bat lantzeko une egokian gaudela uste dugulako abiatu dugu prozesu parte hartzailea. Egungo egoeran badakigu ez dela herritarren kezka nagusia, baina arriskuan inor jarri gabe eta prozesua osasun neurriekin uztartuz, egingarria dela uste dugu.
Gehiago