Hondakinak

Hondakin bilketa zerbitzuan aldaketak gaur eta bihar

Sasietako hondakin-biltzaileek bat egin dute Azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin eta bihar, osteguna, ez da hondakinik bilduko Zaldibian. Ondorioz, gaur ez da ontzi arinik edo errefuxarik atera behar. Errefuxa bihar ateratzea komeni da, organikoarekin batera, ostiral goizean bilduko baitituzte biak. Ontzi arinak, berriz, igandean atera behar dira.
Gehiago

Kafe-kapsulak birziklatzeko edukiontzia jarri da

Aurrerantzean kafe-kapsulak bereizita birziklatu ahal izango dira Zaldibian ere. Mediku-etxearen aurrealdean jarri da edukiontzia arropa, pilak eta olioa biltzeko edukiontzien ondoan. Edozein kafe-kapsula mota bota daiteke bertara eta bere horretan utzi behar dira, hustu gabe: berdin plastikozkoak, aluminiozkoak zein konpostagarriak.
Gehiago

2023ko 2. hiruhileko hondakin tasa

Zerga-bilketa epea: abuztuak 1 - irailak 18
Gehiago

Zaldibiako hondakin bilketa eta hobari sistema eredugarria Europar Batzordearentzat

Europako Batzordeak ohartarazpena egin dio Espaniari hondakinen birziklapen baxua eta zabortegietara isurtzen duen hondakin kopuru handia aintzat hartuta, 2025 eta 2035erako ezarrita dauden helburuetatik urrun daudelako. Bertan, Zaldibiako hondakin bilketa sistema, eta bere hobariak praktika on gisa aipatu ditu. 
Gehiago

2023ko 1go hiruhileko hondakinen kudeaketa tasa

Zerga-bilketa epea: maiatzak 1 - ekainak 15
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa astelehenean

Apirilak 17 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Artxanberriko konpostgunean aldaketak

Konpostaren prozesuak oreka mantentzeko, hemendik aurrera Artxanberriko konpostgunea bi zatitan antolatuko da. Hau da bi kandadu egongo dira, BERDEA Artxanberri kalean bizi diren bizilagunentzat eta URDINA Santa Fe kalean bizi direnentzat. Honek praktikan ez du erabiltzailearentzako eraginik handirik, aldiz hau eginez konpostatze prozesuak dagokion denborak eta ezaugarriak mantendu ditzan garrantzitsua izango da banaketa.
Gehiago

Erakustaldia eta konposta banaketa hurrengo ostiralean

Martxoaren 31n, ostiral goizean, Lardizabal herri eskolako ikasleentzako konposta galbahetik iragazteko erakustaldi irekia egingo da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera herrian egindako konposta banatuko da plazan auzokonpost-guneetako erabiltzaileen artean. Etxeko sukaldean organikoa kudeatzeko kubo txiki zulogabeak jaso eta auzo konpostgunean izena emateko aukera ere egongo da.
Gehiago

Farmazia inguruan eta Ibarrazpin konpostguneak jartzeko egokitze lanak hasi dira

Farmazia inguruko berdegunean eta Ibarrazpikoan kokatuko dira hurrengo bi konpostgune komunitarioak. Horrekin batera, Ibarrazpira menditik datozen urak behar bezala bideratzea galarazten duen hautsitako hodi bat aldatuko da.
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa astelehenean

Urtarrilak 16 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Ibai-Ondoko konpostgunea ostegunean jarriko da martxan

Ostegun honetan, urtarrilaren 12an, jarriko da martxan Ibai-Ondoko konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta hitzordu bat jarri da azalpenak eta giltza jasotzeko: 18:30ean, Ibai-Ondoko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, hitzordura agertzeko deia egiten diegu. Izena eman gabe egon, baina interesa izan dezaketen herritarrei ere bertaratzeko eskatzen diegu. 
Gehiago

Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Urtarrilak 2 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.
Gehiago

Hondakin bilketa zerbitzuan aldaketarik ez datozen egunetan

Jaiegunak tarteko aldaketak egon izan dira hondakinen bilketa zerbitzuan beste urte batzuetan, baina aurtengoan jaiegunak asteburuan egokitzen direnez, EZ DA INOLAKO ALDAKETARIK IZANGO bilketa egutegian. 
Gehiago

Artxanberriko konpostgunea ostiralean jarriko da martxan

Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.  
Gehiago