Dakizuen bezala, hondakinen bilketako langileek urteko egun guztietan egiten dute lan abenduaren 24ko eta 31ko gauetan izan ezik. Herritarrei bilketa egunak ez kentzeko, paper eta kartoiaren bilketa egun batez aurreratuko dute. Hau da, abenduaren 23an eta 30ean atera behar dira kubo urdinak, organikoarekin batera. Beste egunetako bilketa guztiak berdin mantentzen dira. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Lau urte igaro dira aurreko esleipenak egin zirenetik, eta ordenantzetan araututa dagoen bezala, deialdi berria egitea egokitzen da orain. Jarraian informazioa eta interesa dutenek bete beharreko baldintzak.
Gehiago
Irailaren 22an, igandearekin, egiteko ziren Oiduiko leizearen garbiketa lanak. Eguraldiaren iragarpena medio, urriaren 27an egingo da auzolana. Aurrerago berriro egingo da zabalkunde lana.
Gehiago
Maiatzaren 23an, ostegunean, konpost banaketa egingo da auzo-konpostguneetako erabiltzaileen artean. Plazan izango da, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Oharra: konposta etxera eramateko ontzi, poltsa edo zakua norberak eraman beharko du.
Gehiago
Etxeko hondakinak parkean barreiatuta agertu dira azken egunetan. Udalak hainbat neurri jarri ditu martxan eta zentzuz jokatzeko deia zabaltzen du.
Gehiago
Dakizuen bezala, hondakinen bilketako langileek urteko egun guztietan egiten dute lan abenduaren 24ko eta 31ko gauetan izan ezik. Aurten igandez egokitu dira, Zaldibian ontzi arinak ateratzeko egunean, alegia. Herritarrei bilketa egunak ez kentzeko, ontzi arinen bilketa egun bat aurreratuko da. Hau da, abenduaren 23an eta 30ean atera behar dira ontzi horiak eta 24 eta 31 goizean zehar jasoko dira. Barkatu eragozpenak.
Gehiago
Asteazken honetan, hilak 22, energia garbia sortzeari buruz interesa duen orok hitzordua du arratsaldeko 18:30ean udaletxeko herri aretoan. Bertan izango ditugu Joseba Agudo eta Antonio Urbina, Nazertek Aholkularitzako zuzendaria eta Nafarroako Unibertsitateko irakaslea, hurrenez hurren.
Gehiago
Aurrerantzean kafe-kapsulak bereizita birziklatu ahal izango dira Zaldibian ere. Mediku-etxearen aurrealdean jarri da edukiontzia arropa, pilak eta olioa biltzeko edukiontzien ondoan. Edozein kafe-kapsula mota bota daiteke bertara eta bere horretan utzi behar dira, hustu gabe: berdin plastikozkoak, aluminiozkoak zein konpostagarriak.
Gehiago
Europako Batzordeak ohartarazpena egin dio Espaniari hondakinen birziklapen baxua eta zabortegietara isurtzen duen hondakin kopuru handia aintzat hartuta, 2025 eta 2035erako ezarrita dauden helburuetatik urrun daudelako. Bertan, Zaldibiako hondakin bilketa sistema, eta bere hobariak praktika on gisa aipatu ditu.
Gehiago
Zaldibiako Udala 2020tik murgilduta dago Oinherri Sarean, baina elkarteak irabazi asmorik gabeko elkarte komunitario bilakatzeko pausua eman duenez, Udalak bazkide laguntzaile izatera gonbidatu dituzte. Astearteko osoko bilkuran eskaera hau onartu egin zen EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkarekin eta EAJ-PNVko ordezkarien abstentzioarekin.
Gehiago
Mugikortasun Sailak 2013an onartutako Gipuzkoako Bizikleta Bideen Plana berrikusteko prozesua hasi du, Planaren 8 urteko indarraldia amaitu dela adieraziz. Bistan denez, ordea, Planean jasotako sare osoa ez da gauzatu, bertan jasoa baitzen Zaldibia-Ordizia bide-gorria ere. Jarraitu irakurtzen.
Gehiago
Martxoaren 31n, ostiral goizean, Lardizabal herri eskolako ikasleentzako konposta galbahetik iragazteko erakustaldi irekia egingo da, eta arratsaldeko 16:00etatik aurrera herrian egindako konposta banatuko da plazan auzokonpost-guneetako erabiltzaileen artean. Etxeko sukaldean organikoa kudeatzeko kubo txiki zulogabeak jaso eta auzo konpostgunean izena emateko aukera ere egongo da.
Gehiago
Urtarrilak 19 osteguna arratsaldeko 18:30ean Herri Aretoan Nazertek-eko Joseba Agudoren eskutik Zaldibiako Udal eraikinetan eta argiteria publikoaren inguruan egindako energia auditoretza aurkeztuko da. Bertan egoera zertan dugun eta aurrera begira egin beharreko hobekuntzak zein norabidetan joan beharko diren aurkeztuko dira.
Gehiago
Ostiral honetan, abenduaren 23an jarriko da martxan Artxanberrin - Estanko atzean eraikitako konpostgunea. Herritar ugarik izena emana du bertan konposta egiten hasteko eta bi hitzordu jarri dira azalpenak eta giltza jasotzeko: goizean 10:30ean eta arratsaldean 16:00etan, Artxanberriko konpostgunean bertan. Izena emanda dauden herritarrei, beraz, bi hitzorduetakoren batean bertaratzeko deia egiten diegu.
Gehiago
Datorren ostegunean, abenduak 15, arratsaldeko 18:30ean izango da lan-arloko bilera, herritarrei irekia. Udaletxeko areto nagusian izango da eta jarraian dituzue landuko diren gaiak.
Gehiago