Lau urte igaro dira aurreko esleipenak egin zirenetik, eta ordenantzetan araututa dagoen bezala, deialdi berria egitea egokitzen da orain. Jarraian informazioa eta interesa dutenek bete beharreko baldintzak.
Zaldibiako Udalak 2020ko azaroaren 11ko Alkatetza Dekretuaren bitartez erabaki zuen HERRI BARATZA EKOLOGIKOEN APROBETXAMENDUA ESLEITZEA.
Orain, lau urte igaro direnean, esleipen berriak egiteko unea da, ordenantzetan arautua dagoen bezala.
INTERESA DUTENEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK.
a) Zaldibian erroldatuta egotea iragarki hau argitara eman aurretik behintzat urtebete lehenago.
b) Zaldibiko Udalarekiko zerga-betebeharrak eta beste edozein motatakoak ordainduta izatea.
c) Familia-unitate bereko kideren bat ez izatea beste baratze ekologiko baten erabiltzaile.
d) Ez izatea nekazaritza- jarduerarako egokiak diren beste landa-lur baten jabe, ez edukitzea beste landa-lur baten gozamen eskubiderik, ezta maizterra izatea ere, ez erabiltzailea bera, ezta familia unitateko beste edozein kide ere.
e) Araudi honetan zehaztutako ez- betetzeren batengatik zehapenen bat jaso ez izana.
ESKAERAK AURKEZTEKO LEKUA ETA EPEA:
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
· Nortasun txartela edo ordezko agiri legalaren fotokopia.
· Aurrez aipatzen ziren bete beharreko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuak edo udaletxean bertan emango zaien zinpeko aitorpena.