Idazkaritza
Fede publikoa eta lege-aholkularitza emateaz arduratzea. Idazkaritza Saileko zuzendaritza eta funtzionamendu egokiaz arduratzea, bertara atxikitutako giza eta material baliabideak antolatu, koordinatu eta gainbegiratuz.
FUNTZIOAK
- Udalbatzari eta bere kideei lege-aholkularitza ematea, laguntza eskatzen dioten gai guztietan.
- Udal-eskumen eta udal-zerbitzuei dagozkien legezko xedapen eta araudiak aztertu eta horien berri izatea; halaber, arduradun politiko, tekniko eta interesa duen edonor jakinaren gainean jartzea.
- Udalbatzarretako eta Tokiko Gobernu Batzarretako gai-zerrendak prestatzea eta alkateari aurkeztea.
- Deialdia egiten den unetik, gai-zerrendan sartzen diren espedienteen agiri guztiak zaintzea eta horiek aztertu behar dituzten organo-kideen eskura jartzea.
- Udalbatzarretara eta Tokiko Gobernu Batzarretara joatea, aktak idaztea, horiek transkribatu eta banatzea eta akordioak betetzen direla bermatzea.
- Alkatetza-Lehendakaritzaren ekintza edo ebazpen guztiak eta erabaki-organoen hitzarmenak ziurtatzea, baita entitatearen aurrekari, liburu eta agiriak ere.
- Espedienteetan ebazpen eta akordioak jasotzea eta horiek sinatzea.
- Lehendakariari eta Udalbatzako kideei eskriturak sinatzeko ekitaldietara laguntzea; halaber lehendakariak agintariei egiten dizkien bisitaldietara laguntzea eta bileretara joatea, honek horrela eskatzen dionean.
- Entitateak parte hartzen duen enkante, kontratu eta antzeko administrazio-agiri guztien aktak baimentzea.
- Erabakiak hartzeko eta espedienteen izapideak egiteko behar diren txosten juridikoak egitea.
- Udalbatzako kideen Interesen Erregistro Liburua eraman eta entitatearen Ondasunen Inbentarioa egoki gestionatzea eta eguneratuta izatea.
- Enplegu Publikorako Eskaintza, Lanpostuen Zerrenda, Lan Sustapena, lanpostuen hautapen eta hornikuntza, promozioa, eta abarren espedienteak kudeatu eta tramitatzeaz arduratzea.
- Udalaren Artxibo Orokorra egoki antolatu eta gestionatzeaz arduratzea, horretarako ezarrita dauden jarduera eta neurriak koordinatu eta gainbegiratuz.
- Kanpo-zerbitzuen azpikontratazioa eskatu, proposatu eta dagokion kasuan, baldintza teknikoen agiria egitea; horrez gain, kontratatutako edo zeharka kudeatutako zerbitzuak kontrolatu eta gainbegiratzea.
- Udalaren korrespondentzia ofiziala berrikusi, sinatu eta sailkatzea, eta erregistratzeko eta banatzeko agindua ematea.
ZERBITZUAK
ARTXIBOA. Dokumentazioa Udaleko artxibo historikoan eta kudeaketa-artxiboan jaso, antolatu eta zaintzeaz arduratzen da, eta herritarren kontsultei erantzuten die.
HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA. Eginkizun hauek ditu:
AGIRIEN SARRERA ETA IRTEERA ERREGISTROA: Udalari aurkeztu nahi zaion edozein eskaera idatziz egin behar da, eskatzailearen datuak emanez eta behar bezala sinatuta, sarrera-erregistro honetan. Interesdunak hala eskatuz gero, sarrera-zigilua daraman fotokopia entregatuko zaio, idatzia zein egunetan aurkeztu den jasoarazteko.
TELEFONIA. Udaletxeko telefonoguneaz arduratzen da. Deiak interesdunei pasatzen zaizkie.
INFORMAZIOA Udalarekin lotutako gaiei buruz:
- Interesdunei, izapidetzen ari diren espedienteen egoera
- Udalaren deialdiak
- Bekak eta diru-laguntzak
- Administrazio-kontratuen prozedurei buruzko dokumentazioa
- Udal araudiak, kopiak emanez
- Langileak hautatzeko prozesuetako oinarriak eta lan-eskaintza publikoa
- Espedienteak publikoari erakustea
IZAPIDEAK EGITEA:
- Egoitza- eta bizikidetza-ziurtagiriak
- Dokumentuak erkatzea
- "Obrak jakinean" baimena
KEXAK ETA IRADOKIZUNAK JASOTZEA