Martxoaren 26an, asteazkenarekin, "La vida empieza hoy" filmaren emanaldia izango dugu 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Amaieran solasean arituko gara bertan ikusitakoen harira. Herriko adindun emakumeak ahalduntzeko Ximurrak xamur programaren testuinguruan kokaturik dago ekintza hau. Filmaren nondik norakoak, jarraian.
Hirugarren adineko pertsona batzuk sexu-ikastaro batera joan dira. Gorputza oraindik bizirik dutela erakutsi nahi diete. Olga irakasleak, adinak eragindako arazoei aurre egiten laguntzeko, etxeko lanak jarriko dizkie: ispilura begiratzen ikasi, plazerrari 20 minutu eskaini. “Sexua bizitza da- esaten die, sexuak sentsazioekin zerikusia duelako, eta ez diogu inoiz sentitzeari uzten”.
Trailerra jarraian ikusgai: