Ikuskizuna

Ostiralean, LAIA dantza emanaldia Resti Pilotalekuan

Alurr Dantza Taldearen LAIA ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da ostiralean Zaldibian. Eguraldi iragarpena eta herri-arteko pilota txapelketa medio, emanaldia Restin izango da, gaueko 23:00etan. 
Gehiago

Film laburren emanaldia eta solasaldia

Ekainaren 7an, ostiralean, 18:00etan, lau film labur emango dira Karreane kultur etxean. Solasaldia ere egingo da egileetako batekin: Pette Etxebarriarekin. Geuretik Sortuak proiektuaren barnean kokatzen da eta sarrera doan izango da. 
Gehiago

Egutegiak dakarrena: ekaina

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira ekainean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Trafiko oharra: Maiatzak 31, ostirala

Ostiralean, Irristaka Zaldibiako Patinaje taldeak antolatutako III. Patin Topaketa dela eta, Ibilgailuen JOAN ETORRIA ETENGO DA Santa Fe eta Artxanberri kaleetan. Hemen duzue informazio guztia.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: maiatza

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira maiatzean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: apirila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira apirilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Zopa antzezlana, ostiralean

Ostiral honetan, hilak 22, gaueko 22:30ean ZOPA antzezlana izango da antzokian. Hitanoa du oinarri eta sorpresaz beteriko erretiro espiritual batean kokatzen da. Sarrerak kultur etxean daude salgai: 5 €an helduenak eta 2€an langabetuenak edo 14-18 arteko gazteenak. Gaur eta bihar, Zaldibian erroldatuek izango dute lehentasuna.
Gehiago

Trafiko oharra: Martxoak 16, larunbata

Martxoaren 16an, larunbata, RALLYSPRINT GOIERRI froga Zaldibiako udalerritik igarotzen denez, hainbat aldaketa eta bide itxiera burutuko dira. Bezperatik, martxoak 15 iluntzetik, ezingo da autorik aparkatu Ibai-ondo eta Ñañarri etxebizitza bloke hauen atarietako aparkalekuetan, segurtasun neurriak direla eta. Berrikuntza batzuk ere badira aurten, jarraian duzue informazio guztia.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: martxoa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

"Auzolangiltza" dokumentalaren emanaldia

Otsailaren 28an, asteazkenean, Iker Iriarte herritarraren eta Pablo Dendaluze tolosarraren dokumentala ikusteko aukera izango da, 18:30ean udaletxeko batzar aretoan. Auzolanak historian zehar eta gaur egun duen garrantzia balioan jarri nahi izan dute 45 minutuko ikusentzunekoan. Amaitzean, auzolangintzaren inguruko hausnarketa egingo da dokumentalaren egileekin.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: otsaila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Baginaren bakarrizketak antzezlana

Otsailaren 2an, ostiralean, 22:30ean Begoña Bilbaok zuzendutako "Baginaren bakarrizketak" antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Antzokian. Sarrerak astelehenean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan jarriko dira salgai Karreanen. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Bizkarsoro filmaren emanaldia, igandean



Ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarritutako XX. mendeko fikziozko bost istoriok osatzen dute Josu Martinezek zuzendutako filma. Igandean, hilak 21, arratsaldeko 17:30ean ikusgai izango da Karreaneko ganbaran.


Gehiago

Egutegiak dakarrena: urtarrila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira urtarrilean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren bezperan, Bidasoa filmaren emanaldia

Abenduaren 18an, astelehenarekin, ospatuko da aurten ere Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Eguna. Oinarrizko askatasun eta eskubideak babestu eta bermatzea aldarri duen egunaren bezperan dokumentala eskainiko da Antzokian. Fermin Muguruzak zuzendutako dokumentalak Euskal Herrian Bidasoa ibaiaren bi ertzetan bizi den errealitatea biltzen du. Jarraitu irakurtzen. 
Gehiago