Herrigintzaren kultura

'Harreman osasuntsuak lagun artean' hitzaldia eskainiko du Nerea Mendizabal adituak bihar

Guraso Elkarteak antolatu du saioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gurasoak ekimenaren baitan. Haur eta nerabeen gurasoei zuzendua dago hitzaldia, eta parte hartu nahi dutenek 16:30ean Lardizabal Eskolara bertaratu behar dute.
Gehiago

Jon Urzelai herritarrak hitzaldia emango du bihar arratsaldean

Urzelaik Euskadi Saria jaso zuen Euskarazko Saiakera kategorian, 'Su Festak' lanarengatik. Bertan, musika jaialdiek Euskal Herrian izan duten eragina aztertu zuen, eta gai horixe izango du hizpide bihar 18:30ean Karreaneko ganbaran egingo den saioan.
Gehiago

Asteartean irekiko da Luberriko kirol areto berritua

Asteartean bertan, saio txiki bat egingo da 17:00etan, makinen erabilera eta arautegia azalduz. Zerbitzuan izena eman nahi dutenek Karreane kultur etxean dute horretarako aukera. Bono motak, ordutegia eta informazio gehiago, jarraian.
Gehiago

Kultur eta Kirol taldeentzat 2025eko diru-laguntza deialdia zabalik

Zaldibiako kultur eta kirol elkarteek urteroko dirulaguntza eskatzeko epea ireki du udalak, eta martxoaren 31 arte aurkeztu daitezke eskaerak. Deialdiak helburu du  2025ean zehar Zaldibiako irabazi asmorik gabeko kultur eta kirol erakundeek antolatzen dituzten proiektuak eta urteko programak finantzatzea. Jarraian zehaztuta daude laguntzen oinarriak, eskaerak aurkezteko epea eta gainontzeko informazioa. 
Gehiago

Apirilaren hasieran irekiko da Udako Jardueretan izena emateko epea

Aurtengo udari begira, hainbat aldaketa eta hobekuntza egin ditu Zaldibiako Udalak. Jarraian guztiak ikusgai.
Gehiago

Luberriko kirol areto berritua ezagutzeko ate irekien saioa egingo da ostiralean

Orain arteko erabilera anitzeko espazioaz gain, Fitness gune berriak kardio makinak, indar makina gidatuak eta luzatze eta errekuperazio gunea izango ditu. Guztiak ikusteko aukera izango da ostiralean, 18:30etik 19:30era.
Gehiago

Datorren asteazkenean egingo da herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkarien bilera

18:00etan izango da batzarra, Karreane Kultur Etxeko ganbaran. Bilkuran iazko urtearen errepasoa egiteaz gain, 2025erako aurreikusitako ekimenen inguruan hitz egingo da. Gainera, kultur eta kirol taldeen dirulaguntza deialdiaren inguruko xehetasunak ere azalduko dira bertan.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2025eko martxoa

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira martxoan. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago

Egitarau berezia antolatu da aurten Inauteriak ospatzeko

Ostiralerako ekintza sorta antolatu dute herriko hainbat eragilek elkarlanean, arratsalde hasieratik gauera arte luzatuko dena. Haurrek zein adin guztietako zaldibitarrek parte hartzea dute helburu.
Gehiago

EUSKARALDIA: Herri batzordea sortzeko lehen bilera, bihar

Euskaraldiaren 4. edizioa maiatzaren 15a eta 25a artean izango da. Horren harira, bihar, otsailak 26, arratsaldeko 18:00etan egingo da udaletxeko batzar aretoan herri batzordea osatzeko lehen bilera. Euskararekiko interesa duen herritar oro dago gonbidatuta.
Gehiago

'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina martxan jarri du berriz UEMAk

Zaldibian abiatu zen 'Egin nirekin ere euskaraz!' kanpaina sortzeko ideia 2023an, eta Euskal Herriko hainbat herritara zabaldu zen ondoren. Lehen aldi horretan UEMAko hainbat herritako haurrek eta nerabeek parte hartu zuten, tartean Zaldibiakoek, eta euskaldun arrazializatuen inguruko aurreiritziak gainditzeko asmoarekin jarri zen martxan. Aurten bigarrenez abiatu da ekimena, eta oraingoan beste herrialdeetatik etorri diren eta ostalaritzan eta merkataritzan lanean ari diren euskaldunak ikusaraztea du helburu.
Gehiago

Inauterietarako mozorro eta osagarrien bilketa antolatu da

Otsailaren 25ean, asteartean, inauterietarako mozorro eta osagarrien bilketa antolatu da Gaztelekuaren eta Guraso elkartearen eskutik, 17:00etan herriko plazan. Helburua da otsailaren 28ko Inauterietako jaialdirako mozorro eta osagarrien kutxa osatzea, nahi duenak inprobisatu eta mozorrotzeko aukera izan dezan. Jarraian informazio gehiago.
Gehiago

Asteazkenean egingo da Euskara Mahaiaren otsaileko saioa

Karreane Kultur Etxeko ganbaran izango da saioa, 18:00etan hasita, eta euskararekiko interesa duten herritarrak bileran parte hartzera animatu nahi ditu Zaldibiko Euskara Mahaiak.
Gehiago

Arizona antzezlanaren bigarren emanaldia antolatu da

Lehen egunean 15 minutuan sarrera guztiak agortu ondoren, igandean bertan bigarren emanaldi bat izango da. Hortaz, 18:00etarako aurreikusita zegoen emanaldia 17:30era aurreratu da eta bigarren emanaldia 19:30ean izango da. Sarrerak, bihar, asteazkena, 17:00etan kultur etxean jarriko dira salgai.
Gehiago

Egutegiak dakarrena: 2025eko otsaila

Herriko eragileek eta udalak antolatutako hainbat ekintza izango dira otsailean. Jarraian guztien bilduma.
Gehiago