Komunitatea eta zaintza

Zaintza erdigunean: inkestaren emaitzak eta gogoeta

Zaldibiako Udaleko "Komunitatea eta zaintza" arlotik, azaroaren 9a eta 19aren artean zaintzaren inguruko inkesta zabaldu zitzaien herritarrei. Azaroaren 30eko greba feminista orokorra gainean dugun honetan, inkestaren emaitzak eta hauetatik ateratako ondorioak edo gogoeta jarri nahi genuke ikusgai.
Gehiago

Greba Feminista Orokorra dela eta, ostegunean udal zerbitzuak itxita

Udaleko langileen batzarrak bat egin du ostegunerako deituta dagoen greba feminista orokorrarekin. Beraz, udal zerbitzu guztiak ITXITA egongo dira azaroaren 30ean. Udal Gobernuak ere bat egin du grebarekin eta dagoeneko iragarri dira Zaldibian greba egunerako deitu diren ekimenak.
Gehiago

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dela eta

Indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa deitu dute biharko Askek eta Zaldibiako Udalak, 13:00etan herriko plazan. Astearterako berriz, hitzaldia antolatu du Etxekonekok elkarteak, 18:00etan udaletxeko herri aretoan. Hitzaldia gazteleraz emango du Hajar Samadik, emakume musulmandarren Bidaya elkarteko lehendakariak.
Gehiago

Haritza Jolas Gelako erabiltzaile izateko eskaera

0-6 urte arteko haurrentzako (jaioberrietatik hasi eta haur hezkuntzan dauden arte) Kimuene Kulturgunean kokaturik dagoen jolas-gela dugu Haritza jolas gela. Negu giroa hastearekin batera, erabiltzaile izateko bideak gogorarazi nahi ditugu.
Gehiago

Martxan da "Egin nirekin ere euskaraz!" kanpaina

Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskariz abiatu da kanpaina, hasiera batean gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sumatuta. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogorarazi nahi da UEMAK abiatutako kanpainan.
Gehiago