Abenduko Osoko Bilkuran behin-behineko onarpena eman zitzaien 2024rako udal aurrekontuei, EH Bilduren aldeko bozkekin eta EAJ-PNVren aurkakoekin. Guztira 2.366.081,83€ko aurrekontua da. Urtarrilaren 23an, asteartea, azalpen saio irekia egingo da 18:30ean Herri Aretoan. Jarraian xehetasunak.
2023ko abenduaren 28ko osoko bilkuran behin-behineko onarpena eman zitzaion 2024ko aurrekontu proposamenari. EH Bilduko ordezkarien aldeko bozkak jaso zituen proposamenak eta EAJ-PNVko ordezkarien aurkakoak. Jendaurreko epea ireki da gaur iragarkia GAOn argitaratuta, behin betiko onartuta geratu aurretik.
AURREKONTUA ETA AURTENGO ERRONKAK
Udal antolakuntza berriaren arabera, honakoak dira aurrekontuaren eta 2024rako egitasmoen xehetasun batzuk:
AZALPEN SAIO IREKIA:
EGUNA: urtarrilak 23, asteartea
ORDUA: 18:30ean
LEKUA: Udaletxeko Herri Aretoan
HERRI BIZIGARRIA
Bizitzea merezi duten bizitzak, herria eta burujabetza ditugu helburu. Egunerokoan eragiten diguten gaien eraldaketan sakonduz, honakoak aurten garatuko diren proiektu batzuk:
HERRIGINTZAREN KULTURA
Herritik eta herriarentzat, herri-mugimendua indartu eta herrigintza grina piztu, berreskuratu eta elikatzea da eremu honen xedea. Hemen urte honek dakartzan egitasmoak:
KOMUNITATEA ETA ZAINTZA
Herritarra oinarri izanik, elkarren arteko harreman parekide, anitz, hezitzaile eta osasuntsuak sustatzea du helburu lan-eremu honek. Herri bizigarriko eta Herrigintzaren Kulturako egitasmoek ardatz izango dute beti komunitatea indartu eta harremantzea. Horretaz gain, eremu honi zuzenean dagozkien hainbat egitasmo ere aurreikusi dira, 2024rako:
DIRU SARRERAK
Hauek dira aurtengorako aurreikusi diren diru-sarrera nabarmenenak:
Ohikoak:
Ez ohikoak edo bereziak:
UDAL LANGILEGOA
Azken urteetan bezala eta kontratazio zuzena ardatz izanik, aurrekontuaren ia %40 udal langilego gastuetara bideratuko da. Nabarmentzekoak dira aurten arkitektoa udal lanpostu izatea onartu dela, urtarrilean behin-behinean betetzea espero delarik (%60ko lanaldian) eta Gizarte Zerbitzuen barruan, Etxez Etxeko zerbitzuaren indartzea. Kultur eta Kirol dinamizatzailearen eta Peoi Balioanitzaren jubilazioa tarteko, lanpostu hauek ere behin-behinean beteko dira.
GOGORATU: HERRIA SARETZEKO, EMAN IZENA
LOTURA HONETAN izena eman dezakezu. Zaldibia herri bizigarria izan dadin nahi dugu, herrigintzaren kultura oinarri duena eta elkar zaintzen duten pertsonek osatutako komunitate sena duena. Badakigu herritar askok bat egiten dugula erronka honetan. Elkarlana denez hori lortzeko bide bakarra, eremu bakoitzean lan egin, iritzia eman eta bere ekarpena egiteko prest dauden eragile eta herritarrak saretu nahi ditugu.
Egin zure aukeraketa eta eman izena Udaletxean, Kultur Etxean edo aurrean ageri den loturan sartuz. Horrela, eremu horri dagozkion informazio eta deialdiak jasoko dituzu eta sareak lotzeko aukera izango dugu.