Bolumen handiko traste zaharren bilketa

Urtarrilak 2 astelehena. Gaueko 21:00etatik aurrera atera ahal izango dira garbigunera eraman ezin ditzakegun trasteak. Gogoratu HILABETEKO 1. eta 3. ASTELEHENetan SOILIK atera daitezkeela traste zaharrak.

ZALDIBIA EGUTEGIA 2023 ATERATZEKO EGUNA NOIZ/NORA ATERA?
Hilabetea egunak  
URTARRILA 2, 16  
OTSAILA 6, 20  
MARTXOA 6, 20 Zehazturiko egunetan
APIRILA 3, 17 gaueko 21:00etatik aurrera
MAIATZA 1, 15 beiraren (kristalaren)
EKAINA 5, 19 edukiontzi ondoan,
UZTAILA 3, 17 oinezkoen pasabidea
ABUZTUA 7, 21 oztopatu gabe eta
IRAILA 4, 18 edukiontzian apoiatu gabe
URRIA 2, 16  
AZAROA 6, 20  
ABENDUA 4, 18  

Sasieta mankomunitatetik gogorarazten digute, altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, ordenagailuak, telebistak…) eta tamaina handiko bestelako traste erabilezinak jasotzen direla solik. 

Gaineratiko hondakinak garbigunera eraman behar dira:

  • Eskonbroak eta obratako bestelako hondarrak (tarima, bainuontzi, komunontzi, baldosa, azuleju…)
  • Kristalak, ispiluak, eta objektu ebakitzaileak
  • Hondakin arriskutsuak (bateriak, fluoreszenteak, pinturak…).
  • Gurpilak
  • Egurrezko paletak
  • Arropa, jostailuak eta etxebizitza nahiz garajeetako garbiketako hondarrak